Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 129. zenbakia Garabide elkartearekin landu da eta hainbat komunitate indigenatan euren jatorrizko hizkuntzak biziberritzeko garatzen ari diren ekimenen gaineko artikuluekin osatu da. Garabide elkarteko lehendakari Iñaki Martinez de Lunak egin du zenbaki honen hitzaurrea eta aipatutako gaiaren inguruko bost artikulu bildu dira segidan:
- Hizkuntza gutxituak globalizazio testuinguruan: kontakizunak biziberritzeko izpiak Xan Aire
- Andeetako ahots eta arbasoen jakintzetara itzul gaitezen, elkarrizketaren metodologia erabiliz: aurrerapausoak eta erronkak Marleen Haboud Bumachar
- Datutik kontakizunera. Autodiagnostikorako prozesu komunitarioak, diskurtso berriak eta tokiko ekintza Miriam Viviana González Garzón
- Yune´`sit’in komunitatearen esperientzia Nenqayni ch’ih biziberritzen: Nexwejeni naghulchud yenid´` zen (gure hizkuntza berreskuratzen ari gara) Paula Laita Pallares eta Russell Myers Ross
- HIGA! 2023: munduko hizkuntza gutxituen etorkizunerako aletxo Ainhoa Pardina Arenaza eta Beñat Garaio Mendizabal
Gurean atalean, beste gai baten inguruko ikerketaren berri ematen duen artikulua aurki daiteke:
- Haurren euskarazko sozializazioa Zumaian Belen Uranga Arakistain eta Ibon Manterola Garate
Aldizkariaren azken zatian, ohikoa den bezala, Soziolinguistikaren munduko leihoan bildu dira zenbait liburu hautaturen erreseinak, HABE liburutegiarekin lankidetzan.
Gogoan izan Bat Soziolinguistika aldizkaria urtean 4 zenbakitan argitaratzen dela. Paperean edo formatu digitaletan (PDF eta EPUB) irakur daiteke, harpidetza eginez gero. Ale solteak ere eros daitezke webgunean. Artikulu bat argitaratu nahi izanez gero, zehaztutako prozedura eta irizpideak jarraitu behar dira.