This section is only available in Basque See it

Komunitatean Oinarritutako Ikerketan adituekin bildu da Soziolinguistika Klusterra

Kanadatik heldutako Budd Hall eta Darlene Clover ikerlariak Soziolinguistika Klusterraren Andoaingo bulegoan izan dira eta Paula Laita eta Imanol Larrea Klusterreko kideekin bildu dira pasa den otsailaren 15ean. Elkar ezagutzan sakondu eta elkarlan aukerak aztertzeari eskaini diote bilera. Erakundeen izana eta jarduera aztertzeaz gain, interes gune komunak identifikatu dira eta proiektu zehatzengan arreta jarri dute.

Budd Hall Columbia Britaniarreko Victoriako Unibertsitateko irakaslea da eta baita Komunitatean Oinarritutako Ikerketa eta Goi Hezkuntzako Gizarte Erantzukizunare UNESCO Katedrako presidentea ere. Darlene Clover Victoriako Unibertsitateko irakaslea da eta azken 10 urteetan egin duen ikerketa oinarritu da emakumeen hezkuntza politikoa eta artistikoan, ikerketa eta garapen komunitarioko tresna gisa.

Komunitatean Oinarritutako Ikerketa eta Goi Hezkuntzako Gizarte Erantzukizunaren UNESCO Katedrak Victoriako Unibertsitatean eta Asiako Ikerketa Parte-hartzailerako Elkartean (PRIA) du egoitza eta Budd L Hall doktoreak eta Rajesh Tandon doktoreak zuzentzen dute. Ezagutza berriak sortzen ditu, unibertsitateen (akademikoak), komunitateen (gizarte zibila) eta gobernuen (arduradun politikoak) arteko bilguneen bidez, honako helburu hauek lortzeko: gaitasun berriak; iraunkortasunarekin, desberdintasun sozial eta ekonomikoekin, kultura-bazterketarekin, konfiantzarik ezarekin eta gatazkarekin lotutako arazo larriei irtenbide berriak ematea; arduradun politikoen kontzientziazioa; konpromiso handiagoa; eta goi-mailako hezkuntzan gizarte-erantzukizuna.

Knowledge for Change” proiektuaren gidaritza daraman partzuergoaren bidez, komunitatean oinarritutako Ikerketan prestakuntza eskaintzen du. Kataluniako eta Euskal Herriko eragileekin elkartzen ari dira aste hauetan, programaren berri emateko eta lankidetzarako aukerak aztertzeko.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN