This section is only available in Basque See it

Hirietako soziolinguistikaz dihardute Bat aldizkariaren 132. zenbakiko artikuluek

Hizkuntza aniztasunak, hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuek eta norbanako eleaniztunen bizipenek hiriguneetan dituzten berezitasunak lantzen dira Bat soziolinguistika aldizkariaren azken zenbakian. Artikuluek hedabideen eta komunikazio-sareen paperaz, hizkuntza-paisaiaren bilakaeraz, hezkuntzaren eremuko esku hartzeez, eskaintza linguistikoaz eta beste hainbat gaiaren inguruan hausnartzeko ideiak eta ikerketa-emaitzak jartzen dituzten mahai-gainean. Donostia, Madril, New York eta Bartzelona bezalako hirietan gertatzen dena ulertzeko hurbilketak dituzte aldizkari honetan bildutako lanek jatorrian:Inprimakiaren hasiera

Gurean atalean beste bi gai interesgarri jorratzen dituzten artikuluak bildu dira oraingoan:

HABE liburutegiarekin lankidetzan osatzen den Soziolinguistikaren munduko leihoa atalean soziolinguistikari buruzko lau liburu hautaturen erreseinak aurki daitezke.

Gogoan izan Bat Soziolinguistika aldizkaria urtean 4 zenbakitan argitaratzen dela. Paperean edo formatu digitaletan (PDF eta EPUB) irakur daiteke, harpidetza eginez gero. Ale solteak ere eros daitezke webgunean. Artikulu bat argitaratu nahi izanez gero, zehaztutako prozedura eta irizpideak jarraitu behar dira.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN