This section is only available in Basque See it

Soziolinguistika Klusterrak lankidetza hitzarmena berritu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin

2016. urtean ere jarraipena izango du bi erakundeon arteko lankidetzak, atzoko ekitaldian prentsa aurrean adierazi zen moduan.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren partetik Markel Olano Diputatu Nagusiak eta Mikel Irizar Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak eman zituzten azalpenak, eta Soziolinguistika Klusterraren aldetik berriz Olatz Olaso lehendakariak eta Imanol Larrea zuzendariak.

Hitzarmen honen helburu nagusia da euskararen egoera sozialari buruzko ikerketa eta jakintza kudeatzeko proiektuak garatu ahal izatea. Bide horretatik hainbat proiekturen garapena ahalbidetuko da, bai euskararen egoera modu zientifiko eta sistematikoan ezagutzeko eta baita ere euskararen erabilera sozialaren inguruan ikerketa egiteko, bai oinarrizkoa eta bai aplikatua.

Lankidetza honen testuinguruan eta helburu horiekin, ondorengo proiektuak lagunduko dira diruz Aldundiaren aldetik 2016an: Hausnartu Euskal Soziolinguistika Sariak, Euskararen Adierazle Sistema (EAS), Liderrak eredu (EraLan 4), Berbekin proiektua, Aldahitz proiektua, BAT aldizkaria, Euskal Herriko Kale Erabileraren VII. edizioa, Euskal Herriko soziolinguistika arlorako proposamena, Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa proiektua, Bilakaera soziolinguistikoa proiektua eta Gazteen hizkuntza erabilera proiektua.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN