This section is only available in Basque See it

Euskararen erabilerari buruzko EHUko Udako ikastaroa uztailean

Euskal Herriko kale-neurketak emandako emaitzak eta Inkesta Soziolinguistikoaren datuak aztertuko dira uztailaren 20an eta 21ean, Donostiako Miramar Jauregian izango den EHUko Udako Ikastaroan.

“Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea datuen argitan” izenburuarekin Soziolinguistika Klusterrak Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatu du ikastaroa, eta bertan izango dira banakako saiotan Jon Aizpurua, Iñaki Martinez de Luna eta Olatz Altuna Euskal Herriko perspektiba lantzen. Ikuspegia zabaltzeko Natxo Sorolla Kataluniatik eta Conchúr Ó Giollagáin Eskoziatik egingo dute euren irakurketa.

Horrez gain, hainbat mahai-inguru ere antolatu dira ertz desberdinetatik lantzeko gaia: Herri Administraziotik Miren Dobaran, Mikel Arregi  eta Mathieu Berge izango dira; Gizarte eragileen aldetik Iker Salaberria, Iker Martínez De Lagos eta Mertxe Mugika. Azkenik, unibertsitatearen ikuspegitik Jone Miren Hernández, Estibaliz Amorrortu eta Asier Irizar.

Dagoeneko, matrikula egiteko gunea zabalik dago EHUko webgunean bertan

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN