Uztailaren 4an eta 5ean, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean eman dute tailerra laugarrenez Olatz Bengoetxea eta Josune Zabalak.
Soziolinguistika Klusterrak EHUko Uda Ikastaroen baitan antolatutako “Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko” lantegia amaitu berri da. Uztailaren 4an eta 5ean, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean eman dute tailerra laugarrenez Olatz Bengoetxea eta Josune Zabalak.
Azalpen eta gogoeta teorikoetatik harago, praktikan eta esperimentazioan murgildu dira lantegian parte hartu duten kide guztiak. Euskal Herriko testuinguru soziolinguistikoak hezkuntza arloan duen eragina aztertu eta proposamenak egitetik abiatuz, ahozko konpetentziak eta erabilera ikasleekin lantzeko bideetan sakondu da lantegian. Zehazki, ahozkoaren hiru une ezaugarritu dira: une autonomoak, une gidatuak eta une askeak.
Azken urteetan Bizkaiako eremutik jaso den interes berezia eta eskariagatik, eta Soziolinguistika Klusterrean sortzen den ezagutza areago hedatzeko asmoz, aurten testuinguru berri batean kokatu da tailerra. Bertako hartzaile eta egoera soziolinguistikoari egokituz, parte-hartzaileen euskararen errealitatearen gaineko gogoeta eta bizipenak erabat azaleratu eta bideratu dira ahozko hizkuntzaren ikuspegitik. Parte-hartzaileek erakutsi duten euskararekiko konpromisoa ezinbestekoak izan dira saioa aurrera eraman eta borobiltzeko.
Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko? izeneko tailerraren egitaraua hemen topatuko duzue