This section is only available in Basque See it

Euskararen erabileraren bilakaera, egoera eta norabidea datuen argitan

EUSKARAREN ERABILERAREN BILAKAERA, EGOERA ETA NORABIDEA DATUEN ARGITAN

2012ko uztailak 16 eta 17

Miramar Jauregia, Donostia

Soziolinguistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzaz, ikastaroa antolatu du EHUKO XXXI. Uda Ikastaroetan.

Euskarak bere lurralde osoan une honetan duen egoeraz arduratzen diren bi ikerketa kuantitatibo nagusiak 2011ko datuekin osatu berri dira. Une egokia da emaitzen aurrean jarri eta ondorioak ateratzeko. Ariketa hau ikuspegi ezberdinak dituen jende ugariren artean egiten bada, are emankorragoa izan liteke. Honengatik guztiagatik, ondorego helburuekin antolatu da ikastaroa:

  • Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren emaitza nagusiak aurkeztea
  • Pertsona eta eragile erreferentzialek datuez egiten duten irakurketa zabaltzea.
  • Euskararen erabileraren bilakaera, egoera eta norabideaz hausnarketa eta eztabaida sortu eta sustatzea.

Egitaraua

Bi ikerketen arduradunak, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa ongi ezagutzen duten ikerlariak, Katalunian antzeko zereginetan dabilen gonbidatua eta euskararen aldeko mugimenduko kideak izango dira hizlari, bi egunetan. Egitarau zehatza kontsultagaia dago webgunean.

Matrikulazioa:

Matrikula-orria eta diru-sartze ziurtagiria, maiatzaren 2tik aurrera eta plaza hutsak gelditzen diren bitartean, azpiko helbideetako batera bidaliz burutzen da.

Uda Ikastaroen Idazkaritza
1042 Postakutxa
20080 DONOSTIA

udaikastaroak@ehu.es – 943 21 95 11

Garrantzitsua: beka eskaera egin duenak, ez du matrikula orria bidali behar beka jasoko duen ala ez baieztatua izan arte.

Bekak:

Beka eskatzeko epea apirilaren 23an amaitu zen.

Prezioak:

Maiatzaren 31ra arte: 55 €. Ekainaren 1etik aurrera 66 €.

Beka bidez %50erainoko deskontua eskura liteke.

Laguntzailea: