Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
This section is only available in Basque See it

Eusle Hezkuntzan

Jostaketan eta Errobi metodologiak

Eusle Hezkuntzan proiektuaren xede nagusia da eskola-giroan ikasleen arteko euskarazko erabilera areagotzen lagunduko duten bi metodologia sortzea, bata Lehen Hezkuntzarako (6-12 urte, Jostaketan izenekoa) eta bestea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergorako (12-18 urte, Errobi metodologia).

Metodologia horien garapenerako, abiapuntu gisa hartu da Soziolinguistika Klusterrak sortutako Eusle metodologia (Aldahitz Ikerketa proiektua, 2012); hortik proiektu honen izena. Helduen artean eta lan testuinguruan hizkuntza-ohiturak aldatzeko eraginkorra suertatzen ari den Eusle metodologiatik abiatuta, hezkuntza arloko adituekin batera garatu dira Jostaketan eta Errobi metodologiak. Helburua da, beharrezko probak eta doikuntzak eginda, modu irekian eskaintzea metodologia horiek, interesa duten ikastetxeek ikasle eta irakasleekin erabil ditzaten.

Bi metodologien oinarriak garatuta daude, eta lehen proba pilotuak eginda, baina pilotaje prozesuan eta emaitzen azterketan oraindik falta dira urratsak, eta beraz oraingoz metodologia hauek ez daude ikastetxeek modu askean erabiltzeko moduan.

Zuzendaria: Pablo Suberbiola
Aholkularia: Pello Jauregi
Partaideak Joseba Ibarretxe, Oier Zearra, Iñaki
Jauregialtzo, Iñaki Biain eta Alfredo Castresana
(Hezkuntza Saila) eta Iñaki Eizmendi (Ebete)
Babesle-laguntzaileak    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila