Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
This section is only available in Basque See it

Eusle Hezkuntzan

Eusle Hezkuntzan proiektuak Arrue Proiektuaren eta Aldahitz proiektuarekin lotura du. Hizkuntza-ohituretan eragiteko bi metodologia sortzen eta pilotatzen ari dira proiektuaren baitan, bata LHn aplikatzeko (Jostaketan izenekoa) eta bestea DBHrako (Errobi metodologia).

Jostaketan metodologiaren kasuan, 2018-2019 ikasturtean ikastetxeetan egindako lehen aplikazio pilotuan identifikaturiko hobekuntzak egin dira 2020an. Irailean abiatzeko zen bigarren proba pilotua Covid-19aren eraginez atzeratu behar izan da.

Errobi metodologiaren kasuan, lehen proba pilotua abiatu da hiru ikastetxetan: Ikasbidea Ikastola (Araba), Bizarain BHI (Gipuzkoa) eta Mungia BHI (Bizkaia). Hala ere, martxoan eten behar izan da pandemiaren eraginez.

Zuzendaria: Pablo Suberbiola
Aholkularia: Pello Jauregi
Partaideak Iñigo Barruso eta Ibon Olaziregi (EJ. Hezkuntza Saila. Euskara Zerbitzua)

Itziar Lafuente, Oier Zearra, Iñaki Jauregialtzo, Iñaki Biain, eta Joseba Ibarretxe (EJ. Hezkuntza Saila. Berritzeguneak)

Agus Mujika (EJ. Hezkuntza Saila. EGB)

Iñaki Eizmendi (Ebete)

Ikasbidea Ikastola, Bizarain BHI eta Mungia BHI

Babesle-laguntzaileak    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila
Menu