This section is only available in Basque See it

111. zenbakia

Noiztik: 19/11/2021
Nora: 02/12/2021
soziolinguistika_albistaria_111.zkia_

111. zenbakia
2021eko azaroak 19 – abenduak 2


Soziolinguistika Klusterreko albisteak
Izaro Arrutik eta Sandra Prietok irabazi dute Txillardegi-Hausnartu
soziolinguistika
saria
hezkuntza
soziolinguistikorako
baliabideen
azterketarekin
Bigarren lana euskararen markaren gaineko ikerketarentzat izan da. Hirugarrena, berriz,
kulturgintzak
hizkuntza-biziberritzeari
egiten
dion
ekarpena
aztertzen
duen
lanarentzat. SLK-k eta EHU-k antolatzen dituzten sarien banaketa ekitaldia abenduaren
15ean izango da Gasteizko Micaela Portilla ikergunean.

Soziolinguistika Klusterra NPLD sarearen Zuzendaritza Batzordeko kide
izendatu dute
Azaroaren 23an egin zen Balear uharteetan Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarearen
Batzar Nagusia. Batzarrean, sarearen zenbait kargu eta organo berritu ziren. Horien artean,
Soziolinguistika Klusterra sarearen Zuzendaritza Batzordeko kide izendatzea adostu zuten
kideek.

Gazteak eta euskarari eskaini dio zenbaki monografikoa Bat Soziolinguistika
Aldizkariak
Aldizkariaren 120. zenbakian gazteen hizkuntza erabilera, gaitasunak eta bizipenak jorratu
dituzte zenbait adituk, ikuspegi desberdinetatik. Neurri batean 2020ko Euskal
Soziolinguistika Jardunaldian landu ziren gaiak jaso dira aldizkarian.

1

111. zenbakia
2021eko azaroak 19 – abenduak 2


Ikerketak
Henrike Knörr beka jarri dute martxan AFAk eta EHUk
[Euskaraba] Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Henrike Knörr-en
familiarekin adostuta, euskalari eta euskaltzale honen izena daraman beka sortu dute. Hala,
erabaki dute urtero deialdi bat argitaratzea euskararen erabilerari buruzko ikerketa-lanak
sustatu eta saritzeko.

Iñaki Arregi udalerri euskaldunetako azterketak bultzatzeko bekak ebatzi
dira
[UEMA] UEMAk, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kontseiluak osatutako
epaimahaiak Iñaki Arregi ikerketa bekaren deialdian saritutako lanak ezagutarazi dituzte.
Aurtengo ekitaldian, euskararen erabilera areagotzeko arkitektura eta hirigintza gidak eta
hizkuntza-autoestimua ikertzeko eta lantzeko proposamenak izan dira sarituak.


Jardunaldi, hitzaldi eta ikastaroak
“Ikus-entzunezkoak, ikuspegi globaletik Euskal Herrira begirada” hitzaldia,
Garazi Goiaren eskutik
Erakunde-komunikazioa modu eraginkorrean eta hizkuntza berdintasunerantz urratsak
emateko sortu da Gipuzkoa Berdinago proiektuan eta horren baitan antolatu da hitzaldi
hau. Presentzialki parte hartzeko tokiak oso mugatuak izango direnez, saioa streaming bidez
jarraitu ahal izango da.

‘Etorkinen seme-alabak eta euskara, 20 urteko esperientzien ahotsa’
jardunaldia, abenduaren 17an, Eskoriatzan
[HUHEZI] Abenduaren 17an, Etorkinen seme-alabak eta euskara: 20 urteko esperientzien
ahotsa izeneko jardunaldia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.
Ekitaldia Eskoriatzako campusean egingo da, D.0.3 aretoan, eta izena emateko plaza
mugatuak diren aldez aurretik izena eman beharra dago.

Hizkuntza politika «proaktiboa» izateko zirrikitu bila, udaletan
[Berria] Tokiko hizkuntza politikatik abiatuz nola eragin euskaran. Gai horren inguruko
arituen eta adituen iritzi trukerako gune izan zen Donostiako Miramar
jauregia, Euskalgintzaren Kontseilua eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako ‘Udalak eragile’
jardunaldien harira.

2

111. zenbakia
2021eko azaroak 19 – abenduak 2

XXVI. Jagon Jardunaldia: laburpen-bideoa dagoeneko eskuragarri
Pasa den ostiralean, Euskaltzaindiak XXVI. Jagon Jardunaldia antolatu zuen Iruñean,
Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan. Besteak beste, euskarak Nafarroako hezkuntzasisteman duen egoera aztertu zen bertan. Esteka honetatik bertatik ikus daiteke
jardunaldiko laburpen bideoa.

Taula de diàleg “Hacia el Decenio Internacional de Lenguas Indígenas 20222032: Retos y perspectivas desde la lingüística”
[Linguapax] El Grup d’Acompanyament a les Llengües Amenaçades GALA-Linguapax, va
participar a la Taula de diàleg “Hacia el Decenio Internacional de Lenguas Indígenas 20222032: Retos y perspectivas desde la lingüística”, en el marc de la Fira de les llengües indígenes
nacionals (FLIN) de Mèxic.


Liburuak eta artikulu zientifikoak
Nola islatu osotasuna zatitutako Euskal Herri batean
[BERRIA] Euskal hedabideek nazio ikuspegitik ematen duten irudia aztertu dute Huheziko
lan-talde
batek, Izan
ala
ez
izen?
Euskal
Herriaren
irudikapena
euskal
hedabideetan liburuan. Ondorioztatu dute lurralde zatiketa agerikoagoa dela datuetan
oinarritutako kazetaritzan.

New Frameworks for Language Revitalisation in the 21st Century: Case Studies
from the Americas and Europe
[Journal of Multilingual and Multicultural Development] The last monographic of the journal
addresses the question of “What does language revitalisation in the twenty-first century look
like?” and presents new trends and frameworks in the field.

Hizkuntzen lurraldetasunaren inguruko zenbaki monografikoa Language
Problems and Language Planning aldizkarian
[Language Problems and Language Planning] Hizkuntzen lurraldetasunaren inguruko
zenbaki monografikoa argitaratu du aldizkariak eta, bertan, hainbat testuinguru
soziolinguistiko eta ikuspegi ezberdinetako artikuluak daude irakurgai.

3

111. zenbakia
2021eko azaroak 19 – abenduak 2

The ideological foundations of Breton and Lower Sorbian language
revitalization through education and their consequences for new speakers
[International Journal of Bilingual Education] The article argues that the differences in
language ideologies and attitudes of language revitalizers, which form the often
unexpressed and unaddressed ideological foundations of these programs, have led to
divergences in results of revitalization of Breton and Lower Sorbian.
Dokumenturen bat edo informazio bibliografiko gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean HABE Liburutegira
(liburutegi@habe.eus), beraiek arduratuko baitira zure eskaria bideratzen.


Bestelako albisteak
Naroa Jauregizuria: “Gazteak euskaraz deseroso sentitzen dira ez dutelako
gaitasun nahikorik”
[Hiruka] Getxo, Leioa, Bilbo edota Portugaleteko zenbait gaztek euskaren eta euskal
kulturaren inguruan duten pertzepzioa ikertu du Naroa Jauregizuria Lopategik. Lan hori
baliatu dute AEK-Ahizek hizkuntza aholkularitza zerbitzuak eta Ikastolen Elkarteak #Damolat
unitate didaktikoa sortzeko.

Norteko Ferrokarrilla – Humanitate digitalak eta CLARIAH
[Zientzia.eus] Humanitate digitaletako informazioa oso sakabanatuta dago sarean. Hori
konpontzeko, badira hainbat ideia martxan, tartean CLARIAH izeneko azpiegitura. IXA
taldeko Mikel Iruskieta, EHUkoa, gurekin izan da, CLARIAH euskararen kasuan nola tratatzen
ari diren azaltzeko.

Martxan da HIBIL proiektua, Herri Indigenen Hizkuntzen Biziberritze
Estrategiak Indartzeko 1. Lankidetza Sarea
[Garabide] Martxan da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako HIBIL
proiektua. Hizkuntza biziberritzeko estrategien inguruko edukiak landu eta beraien
komunitateetan garatzeko proiektu baten diseinuan aplikatuko dituzte parte hartzaileek,
Euskal Herriko esperientziekin harremanetan jarri eta hausnarketarako gune bat
sortzearekin batera.

(lan-deialdia) Seeking a teaching and research academic on Sociolinguistics at
Macquarie University
[Macquarie University] Seeking a teaching and research academic to join the leading
Department of Linguistics in NSW at Macquarie University. A unique opportunity exists for a
professionally qualified academic with expertise in Sociolinguistics/Applied Linguistics.

4

111. zenbakia
2021eko azaroak 19 – abenduak 2

Babeslea:

Bazkide partaidea:

5