Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 137. zenbakia argitaratu da, Txillardegi-Hausnartu sariak (2025) izenburupean. Zenbaki honetan 2025eko Txillardegi-Hausnartu sarietako lanak jaso dira, eta dagoeneko eskuragarri dago BAT aldizkariaren webgunean.
Zenbaki honetan honako artikulu hauek bildu dira:
- Zuk, zergatik ez? Hizkuntza hautua finantza-entitateen zerbitzu digitaletan – Ainhoa Delgado Iriondo
- Hirigune frantses batean euskaraz ikastearen oxymorona: Baionako Estitxu Robles Kolegioaren kasua – Kimetz Perez-Harispe
- Irakaslegaiak euskararen sistole: bizi a(ha)la iraun? Euskal Herrian euskararen transmisioan gako izango direnen azterketa – Mikel Gartziarena San Policarpo
- Euskararen erabileraren definizio berri baterantz: komunikaziotik ikas dezakeguna – Josu Amezaga Albizu, Ane Martinez Juez, Libe Mimenza Castillo eta Naroa Burreso Pardo
- Genero- eta hizkuntza-praktiken txirikorda kirolean. Pasaiako hiru kirol-klubekin egindako ikerketa etnografikoa – Nahia Urdalleta Azpiolea eta Markel Laskurain Arrese-igor
Gogoan izan Bat Soziolinguistika aldizkaria urtean lau zenbakitan argitaratzen dela. Paperean edo formatu digitaletan (PDF eta EPUB) irakur daiteke, harpidetza eginez gero. Ale solteak ere eros daitezke webgunean. Artikulu bat argitaratu nahi izanez gero, zehaztutako prozedura eta irizpideak jarraitu behar dira.


