BIHAR Kongresua. Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua.

Kongresua

2026ko irailaren 23tik 26ra, Euskal Herriak etxea emango dio Biziberritzen ari diren hizkuntza komunitate gutxituen Nazioarteko Kongresuari. Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua leloa daraman kongresuak helburu du munduko hizkuntza komunitate ezberdinak biltzea, biziberritze-diskurtsoen inguruan gogoeta egin eta hizkuntzen biziberritzearen inguruko diskurtsoak mundu mailan eta modu eraldatzailean kokatzeko.

Beraz, lau egunez, mundu mailako adituak, aktibistak eta artistak bilduko dira Bilbo, Irun eta Hendaia artean. Eta, aurreko bi faseetan (diagnostikoan eta sozializazioan) bildutako irakaspen, diskurtso eta esperientziak erdigunera ekarriko dira, egitarau oparo baten bidez, hitzaldi, mahai-inguru, tailer eta eskaintza artistiko-kulturalak uztartuz.

Zer da bihar?

BIHAR, hizkuntzak biziberritzeko kontakizunak edo diskurtsoak erdigunean jartzen dituen egitasmoa da. Prozesuak, hiru fase nagusi ditu:

  1. Nazioartean egindako diagnostikoa. 2025ean, munduan zehar biziberritzen ari diren hizkuntzen inguruko diskurtsoak bildu ditugu. Guztira, 70 hizkuntza komunitateen diskurtsoak aztertu dira ikuspuntu intersekzional batetik. Emaitza: hizkuntzak biziberritzeko nazioarteko diskurtso berritzaile eta inspiragarrien txostena.
  2. Euskal Herriko sozializazioa. 2026an, diagnostikoaren emaitzak euskalgintzarekin zein Euskal Herriko arlo sozial ezberdinetako eragileekin partekatu ditugu. Guztira, hogei lan-saio antolatu dira Euskal Herri osoan, eragile anitzekin lankidetzan. Lan-saio horiek borobiltzen dituen mintegi bateratua ere egingo da. Emaitza: euskararen biziberritze prozesua beste aldarrikapen sozial batzuekin lotzea.
  3. Kongresua. 2026ko irailean, diagnostikoan eta sozializazio ariketan oinarrituta, nazioarteko kongresua antolatuko da. Lau egunez, mundu mailako adituak, aktibistak eta artistak bilduko dira Bilbo, Irun eta Hendaia artean. Emaitza: hizkuntzen biziberritzearen inguruko diskurtsoak mundu mailan eta molde eraldatzailean kokatzea.

 

Nortzuk osatzen dugu BIHAR Egitasmoa?

Euskalgintzako eta hizkuntza lankidetzako lau egiturek definitu eta abiatu dute proiektua: Garabidek, Plazara kolektiboak, Soziolinguistika Klusterrak eta Taupa Mugimenduak. Beraz, hauen arteko lankidetzaren emaitza da BIHAR.

Hourly Schedule

Irailak 23 - Bilbo

16:00 - 16:30
Ongietorri-ekitaldia
16:30 - 17:00
Bihar - Hitzaldia
Hizkuntzak biziberritzeko kontakizunez hausnartzen duen BIHAR egitasmoa
17:00 - 18:30
Mahai-ingurua
Zergatik da premiazkoa kontakizun berriak edo berrituak bilatzea, aktibatzea eta hedatzea?
18:30 - 19:30
Harrera-mokadutxoa

Irailak 24 - Irun

9:00 - 9:30
Harrera
9:30 - 10:15
Hitzaldia
Hizkuntzak biziberritzeko nazioarteko egungo diskurtsoak (diagnostikoaren gakoak)
10:15 - 10:30
Pilula artistiko-kulturala
10:30 - 11:30
Hitzaldia
Hizkuntzak identitate pertsonal eta kolektiboaren eraikuntzan: etorkizun-proiekzioa duten kontakizunak
11:30 - 12:00
Atsedenaldia
12:00 - 12:30
Hitzaldi-laburra
Ezagutza komunitarioa eta indigena hizkuntzak biziberritzeko kontakizunetan
12:30 - 13:00
Hitzaldi-laburra
Diskurtso kulturalak eta identitate-atxikimenduaren eraikuntza sinbolikoa
13:00 - 13:30
Hitzaldi-laburra
Aniztasuna, iraunkortasuna eta balio ekologikoak hizkuntzak biziberritzeko kontakizunetan
13:30 - 14:45
Bazkaria
14:45 - 15:00
Pilula artistiko-kulturala
15:00 - 15:30
Hitzaldi laburra
Hizkuntzek erabilera esparru guztietan duten balio komunikatiboaz
15:30 - 16:00
Hitzaldi laburra
Hizkuntzen balio pragmatikoa
16:00 - 17:30
Proiekzioa eta solasaldia (Aldibereko programazioa)
Hizkuntzak biziberritzeko narratibak berritzen Yukatango penintsulan
16:00 - 17:30
Mahai-ingurua (Aldibereko programazioa)
Nortasuna, kultura eta memoriari buruzko kontakizunak
16:00 - 17:30
Mahai-ingurua (Aldibereko programazioa)
Komunitatearen iraunkortasuna bermatuko duen ikuspegi ekologiko eta linguistikoa
16:00 - 17:30
Solasaldi dantzatua (Aldibereko programazioa)
Dantza komunitarioa, XXI. mendean gure hizkuntzetan bizitzeko giltza: Iruñetik Mundura

Irailak 25 - Irun

8:45 - 9:00
Harrera
9:00 - 10:00
Hitzaldia
Hizkuntza eskubideak eta justizia soziala: biktimizazioa, erreparazioa eta agentzia
10:00 - 11:30
Mahai-ingurua
Zein elementu daude eskura mundu mailako diskurtso bat artikulatzeko?
11:30 - 12:00
Atsedenaldia
12:00 - 12:15
Pilula artistiko-kulturala
12:15 - 12:45
Hitzaldia
Euskal Herriaren ikuspegia diagnostikoaren aurrean: gizarte mugimenduetatik zenbait ekarpen
12:45 - 13:30
Hitzaldia
Hizkuntza biziberritzen ari diren nazioarteko komunitateen sarea. Zergatik eta zertarako?
13:30 - 14:45
Bazkaria
14:45 - 15:00
Pilula artistiko-kulturala
15:00 - 16:00
Hitzaldi-laburrak
Ahotsa eta justizia: hizkuntzak biziberritzeko borroka sozialak eta agentziarako jauzia
16:00 - 17:30
Proiekzioa eta solasaldia
Mai da bai dokumentala: Zapalkuntzatik agentziara, Maputxeak etorkizuna marrazten.
16:00 - 17:30
Eztabaida parte-hartzailea
Hizkuntza eskubideak eta justizia soziala: etorkizuneko kontakizunetarako gakoak
16:00 - 17:30
Eztabaida parte-hartzailea
Teknologiaren eta adimen artifizialaren ekarpenak hizkuntzen biziberritze prozesuetan
16:00 - 17:30
Esperientzien partekatzea
Etorkizuneko kontakizunak lantzea helburu duten zenbait esperientzia eta praktika

Irailak 26 - Hendaia

11:00 - 11:15
Harrera musikatua
11:15 - 11:30
Adierazpenaren irakurketa
11:30 - 11:45
Kultura emanaldi parte-hartzailea
11:45 - 12:00
Agurra

Date

Sep 23 - 26 2026

Time

All Day

More Info

Read More

Location

Ficoba
Irun

Other Locations

Euskalduna Jauregia
Bilbo
Hendaia
Hendaia

Organizer

Garabide, Plazara kolektiboa, Soziolinguistika Klusterra, Taupa Mugimendua
Read More