Udalak Eragile – Hizkuntza-politikei buruzko jardunaldiak
Udalak Eragile izenpean, azaroaren 18an eta 19an izango diren jardunaldiak aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Euskalgintzaren Kontseiluak. Tokiko hizkuntza-politikak izango dute hizpide nagusi Miramar Jauregian egingo diren jardunaldiek.
Hizkuntza-politikez ari garenean, herritarren ikuspegitik udalek protagonismo handia hartzen dute. Izan ere, udalak dira herritarrengandik hurbilen dauden eta harreman gehien izaten duten erakundeak. Hizkuntza-politikaren helburua zerbitzuak euskaraz eskaintzea eta lana euskaraz egitea ahalbidetzea dela, teknikariek lehen pertsonan udaletan garatu izan diren estrategiak azaltzeko tartea izango dute ere.
Jardunaldietan arituak eta adituak txandakatuko dira, bai eta ikuspegi juridikoa, praktikoa eta teknikoa ere. Halaber, praktika arrakastatsuak edota udalei lagungarri izan dakizkieken tresnak ere ekarriko dira. Hamaika hitzartze, mahai-inguru eta elkarrizketaz osatu dute egitaraua, eta molde eta forma ezberdinak landuko dituzte gaia ertz ezberdinetatik begiratu asmoz.
Jardunaldi hauetan, beraz, udal hizkuntza-politikak izango ditugu aztergai, arreta berezia eskainiz aurrez 179/2019 Dekretuak, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoak, horien garapenerako eskaintzen dituen aukerak zer nola baliatu beharko liratekeen.
Laburbilduz, hizkuntza-politiken arloan, udalek duten eragile paperaren inguruan hausnartzeko plaza izango da Miramar Jauregikoa, eta udalek eskura dituzten tresnetan erreparatzeaz gain, etorkizunari begirako aukera berriak identifikatzen ere lagunduko dute.
HELBURUAK
- Udaletako hizkuntza-politiketan urrats berriak eta eragingarriak emateko aukerak aztertzea
- Egun hainbat udalek aurrera eramaten dituzten praktika egokiak partekatzea eta tresnen errepasoa egitea
- Indarrean dagoen araudiak udalei eragiteko eskaintzen dizkien aukerak jorratzea
NORI ZUZENDUA
- Udaletako arduradun politikoak
- Udaletako idazkariak
- Udaletako euskara teknikariak
- Aholkularitza-enpresak
EGITARAUA
AZAROAK 18, OSTEGUNA | |
---|---|
09.15-09.30 | Irekiera-ekitaldia |
Paul Bilbao Sarria – Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia Miren Dobaran Urrutia – Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea |
|
09.30-10.30 | Sarrera-hitzaldia Udalen autonomia hizkuntza-politikaren esparruan |
Alba Nogueira López – Santiago de Compostelako Unibertsitateko irakaslea |
|
10.30-11.30 | Araudiari begira (I) Zein aukera berri eskaintzen du egungo araudiak? |
Iñigo Urrutia Libarona – Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea |
|
11.30-12.00 | KAFE-ETENA |
12.00-13.00 | Elkarrizketak Herritarrak erdigunean: Zerbitzuak euskaraz Iñaki Arruti Landa – Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuko burua Idoia Zabaltza Garate – Agoitz eta Aezkoako Euskara Zerbitzuko teknikaria |
13.00-14.00 | Euskaraz egingo al dugu lan? |
Maite Zarate Alvarez- Bermeoko Udaleko Euskara Zerbitzuko burua Manex Agirre Arriolabengoa – Gorbeiako Kuadrilako Euskara Zerbitzuko teknikaria |
|
16.00-17.00 | Urrats praktikoak (I) Hizkuntza-irizpideen bidea udalerri euskaldunetan |
Miren Segurola Larrañaga – UEMAko koordinatzailea |
|
17.00-18.00 | Tresnak Nola baliatu teknologia berriak euskarazko zerbitzua eta lana bermatzeko? |
Xabier Arregi Iparragirre eta Olatz Arregi Uriarte – EHUko irakasleak eta IXA taldeko kideak |
AZAROAK 19, OSTIRALA | |
---|---|
09.30-10.30 | Araudiari begira (II) Euskaraz lan egiteko berme berriak |
Iñaki Agirreazkuenaga Ziorraga – EHUko irakaslea |
|
10.30-11.30 | Urrats praktikoak (II) Udaletako praktika eraginkorrak |
Jon Insausti Maisterrena – Donostiako Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzia Jon Iraola Iriondo – Eibarko alkatea Itziar Ostolaza Galdos – Errenteriako Udaleko hizkuntza Politika Saileko zinegotzia |
|
11.30-12.00 | KAFE-ETENA |
12.00-13.00 | Aurrera begira (I) Protokoloa: hiru eremu, hiru errealitate, bide-orri bat |
Itziar Aizpuru – Hendaiako Herriko Etxeko Hautetsia eta euskara arduraduna Maite Ibarra Goñi – Arrigorriagako alkatea Ana Mindegia Ilarregi – Uharteko Udaleko Euskara Zerbitzuko burua |
|
13.00-13.30 | Aurrera begira (II) AriGara: Euskara teknikarien bilgune berria |
Joseba Lozano Santos – Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria Larraitz Murgiondo Artano – Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako teknikaria |
|
13.30-13.45 | Itxiera |