Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
This section is only available in Basque See it

Soziolinguistika Berripapera

2005-2012 artean Soziolinguistika Klusterrak bi hilean behin berripaper elektroniko bat argitaratu zuen soziolinguistikaren inguruko argitalpen, ikerketa, ekimen, eta abarren berri emanez. Ekimen honen bidez, euskararen berreskurapen lanetan zein soziolinguistika arloan dihardugun guztiontzat informazio leiho bat zabaldu nahi izan zen, elektronikoa eta erabilgarria izango zena.

Jarraian agertzen dira ale guztiak: