Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
This section is only available in Basque See it

Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa

Euskararen biziberritze-prozesuaren sustapenean ekarpena egin nahi duten tokian tokiko ekimen sozialak, herritarrak euskararen alorrean aktibatzea bultzatzen duten mugimenduak dira ikergai proiektu honetan. Aktibazioa errazteko gakoak identifikatzea da helburua.

2019. urtera arte, modu zabalean aztertu ziren hizkuntza-errealitatean eragiteko asmoz abiattako hainbat ekimen eta bi emaitza nagusi plazaratu ziren: herritarrak euskararen jiran aktibatzeko gakoak eta aktibazio horretarako balizko prozesua.

2021etik aurrera, hizkuntza-aktibazioan gazteen paperaz gogoetatu da Goierri eskualdean. Goierriko hizkuntza-aktibazioa elikatzeko saiakera egin da, Beasaingo esperientziatik abiatuta eta, bereziki, belaunaldi gazteenei erreparatuz.

Proiektuaren eta emaitzen laburpena:

Eskuorri digitala:

Ikerketa-proiektu honek euskararen erabilera sustatzeko tokian tokiko aktibazio-prozesuak izan ditu aztergai. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritzak 2015eko urte amaieran Soziolinguistika Klusterrari egindako eskariari erantzun dio, eta 2019. urtean amaitu da. 2020an dibulgazio-lanak egin dira.

Bi emaitza nagusi lortu ditu: alde batetik, tokian tokiko herritarrak euskararen gainean aktibatzeko zaindu beharreko gakoak zeintzuk diren identifikatu ditu, eta, beste alde batetik, aktibazio horretarako prozesua zein izan litekeen marraztu edo proposatu du. Beherago topa ditzakezu ikerketa-emaitza horiek jasotzen dituzten euskarriak.

Metodologia:

  1. Lehendabizi, tokian tokiko hainbat esperientzia aztertu dugu: Astra kulturarako fabrika soziala (Gernika), Ttakun euskara elkartea (Lasarte-Oria), Herri-ola herrigintza egitasmoa (Otxandio), Egian Euskaraz bizi nahi dugulako ekimena (Donostia), Emakumeen Mundu Martxa eta AKEBAI ekimena (Eibar).
  2. Jarraian, identifikatutako gako horiek berariaz lantzeko saioak eginez esku hartu dugu bi gunetan: Arrasaten eta Tolosaldean.
  3. Bertatik jasotako informazioa baliatuz eta Euskaraldiko beste hainbat esperientziatako (Arrasate, Donostia, Errenteria, Hondarribia eta Ikaztegieta) informazioarekin osatuz eskuratu dira ikerketaren emaitzak.

Gure esker ona adierazi nahi diegu ikerketan kide izan ditugunei (garapen-taldeko partaideei eta tokian tokiko eragileei, guztiei), proiektu hau eurei esker garatu baita.

Emaitzak:

  • Eskuorria:

       

  • Laburpen txostena:

            

  • Txosten teknikoa:

Udaltop 2017n aurkeztutako txostena: bi_gehi_bi_lau

 

  

   

 Bazkide  partaideak:

 

Babeslea:

Lankidetza: