Garapen komunitarioa eta euskararen biziberritzea: elkarguneak eta bidegurutzeak (Uda Ikastaroa)
Aurkezpena Ikastaro-proposamen hau hipotesi nagusi batetik abiatzen da: hizkuntza gutxituak ez dira kultura-ondare hutsak, baizik eta komunitatearen garapen iraunkorrean eta ongizatean aktiboki eragiten duten tresnak. Abiapuntu horretatik, ikastaroak euskararen biziberritzea eta garapen komunitarioaren arteko lotura aztertzea proposatzen du, hizkuntzek komunitateen kohesioan, agentzian eta bizitza bizigarriak eraikitzeko duten zeregina azpimarratuz. Ikuspegi honek hizkuntza biziberritzea politika sektorial...
