Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Bazkide berriak

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea Soziolinguistika Klusterraren bazkide egin da. Elkarte honek 2007. urtetik darama lan mundua euskalduntze lanetan, besteak beste, 2000. urtean abian jarri zen Bai Euskarari ziurtagiria kudeatuz. Egun, 1.500 entitate baina gehiago dira agiri hau bereganatu dutenak.

Soziolinguistika Klusterrak arlo teorikoaren eta aplikatuaren arteko lotura egiten du, eta arlo aplikatuan, eremu ezberdinetan aritzen gara: udal administrazioan, hezkuntza arloan… eta lan munduan. Lana eta euskararen erabilera hobeto nola uztartu aztertzen eta garatzen dute Klusterreko hainbat bazkidek: besteak beste EMUNek, Elhuyar Aholkularitzak, Artezek eta Kutxak. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen bazkidetzearekin, alderdi hau indartzeko aukera izango dugu Klusterrean. Beste alor batean ere izan da Klusterrean bazkidetze berririk 2010 urte honetan: Udal administrazioan, hain zuzen. Izan ere, aurtengo ekainan Erandioko Udala egin baitzen bazkide. Ongi etorri bi bazkide berriei!.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN