Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa |
|
Erantzulea |
Soziolinguistika Klusterra Elkartea (IFZ: G20843264) |
Helburuak |
Gure proiektuak, ikastaroak, ekitaldiak eta bestelako zerbitzuak kudeatzea; webguneen kudeaketa; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; Soziolinguistika Klusterraren jarduerei buruz informatzea eta zabalkundea ematea; elkartearen jarduerekin lotutako komunikazioak bidaltzea |
Legitimazioa |
Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.) Gure zerbitzuak kudeatzeko, datuak tratatzeko beharra (RGPD 6.1.b art.) Soziolinguistika Klusterraren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) |
Hartzaileak |
Zerbitzua modu egokian burutzeko datuak Soziolinguistika Klusterrarekin proiektu zehatzetan kolaboratzen duten beste erakunde eta pertsoneei komunikatuak izan daitezke |
Eskubideak |
Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Martin Ugalde Kultur Parkea, z/g, 20140 Andoain (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: kluster@soziolinguistika.eus edo 943 592 556 telefono zenbakian |
1. Tratamenduaren Erantzulea
Soziolinguistika Klusterra Elkartea, aurrerantzean “Soziolinguistika Klusterra” edo “Tratamenduaren Erantzulea”.
IFZ: G20843264
Helbidea: Martin Ugalde Kultur Parkea, z/g
Herria: 20140 Andoain (Gipuzkoa)
Telefono-zenbakia: 943 592 556
Helbide elektronikoa: kluster@soziolinguistika.eus
Inskripzio-datuak: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusian inskribatuta, AS/G/11250/2004 erregistro-zenbakiaz.
2. Indarrean dagoen legeria
Soziolinguistika Klusterrak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
- 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
- Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
- Arau osagarriak eta garapen-arauak.
3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak
Soziolinguistika Klusterraren webgune ofiziala soziolinguistika.eus da. Elkarteak sare sozialetan dituen kanal ofizialak hauek dira:
Facebook: https://es-es.facebook.com/slklusterra/
Twitter: https://twitter.com/slklusterra?lang=es
Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Soziolinguistika Klusterraren webgune ofizialari, Soziolinguistika Klusterraren sare sozialetako kanal ofizialei eta Soziolinguistika Klusterrak eduki ditzaken aplikazioak (APPak) “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
4. Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Soziolinguistika Klusterraren webgune, APP edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Soziolinguistika Klusterraren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.
Soziolinguistika Klusterraren webgunearen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
- Proiektuak, ikastaroak, ekitaldiak eta horiekin lotutako jarduerak eskaintzea eta kudeatzea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Gure zerbitzuak kudeatzeko datuak tratatzeko beharra (RGPD 6.1.b art.) - Jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; proiektu eta ekimen berezietan parte hartzea; elkartearen ekimen, proiektu eta bestelako jarduerekin lotutako komunikazioak bidaltzea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.) - Webgunearen kudeaketa; elkartearen jarduerekin lotutako informazio-komunikazioak bidaltzea; Soziolinguistika Klusterraren kudeatzen eta parte hartzen dituen jardueraz eta ekimenetaz informatzea, baita hauek antolatzea eta zabaltzea ere.
Legitimazio-oinarri nagusia: Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)
5. Kontserbazio-epea
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak ezartzen dituen aldian gordeko dira.
6. Sekretu eginbeharra
Soziolinguistika Klusterra erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Soziolinguistika Klusterraren la egiten duten pertsonek datu pertsonalak babesteko prestakuntza jaso dute, eta dagokien “Konfidentzialtasun konpromisoa eta sekretu profesionalaren betebeharra” sinatu dute.
7. Datu pertsonalak biltzea eta tratamenduaren helburuak
Soziolinguistika Klusterrak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, Soziolinguistika Klusterrak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta off line) datuak bildu behar ditu. Bilketa hauen helburuak honako hauek dira:
- Bazkideak
Bazkidea izateko eskaria egiten baduzu, jakinarazi nahi dizugu ematen dituzun datuak Soziolinguistika Klusterra Elkarteak tratatuko dituela. Tratamendu honen helburuak honako hauek dira: Soziolinguistika Klusterra Elkartearen bazkide gisa duzun harremana kudeatzea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuna ematea; zurekin harremanetan jartzea baliabide desberdinak erabiliz (posta elektroniko edo arrunta, telefonoa, berehalako mezularitzako aplikazioak,…); elkarteak baliagarritzat jotzen duen informazioa eta Soziolinguistika Klusterra Elkartearen jarduerari buruzko informazioa bidaltzea eta Soziolinguistika Klusterra Elkarteari legez dagozkion funtzio guztiak betetzea. Bazkidetza egiteak tratamendu hauek onartzea dakar. - Ekimenetan parte hartzaileak / Kolaboratzaileak / Egileak / Neurtzaileak
Soziolinguistika Klusterra Elkarteak antolatutako ekimenetan (lan taldeak, argitalpenak, kale neurketak, e.a.) parte hartzen baduzu, jakinarazten dizugu ematen dituzun datuak Soziolinguistika Klusterra Elkarteak tratatuko dituela, interesdunarekin harremanetan jartzeko, eskatutako edota eskainitako zerbitzua modu egokian emateko, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko eta Soziolinguistika Klusterra Elkarteari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Interesdunak izena ematean Soziolinguistika Klusterra Elkarteari goian adierazitako baldintzetan bere datuak kudeatzeko berariazko baimena ematen dio. Gure argitalpenentan egile moduan parte hartzen baduzu (esate baterako, Bat Aldizkarian) zure identifikazio-datuak eta irudia argitaratuak izango dira. Era berean, ekimen desberdinetan parte hartzerakoan zure kontakturako datuak Soziolinguistika Klusterra Elkarteak dituen proiektu kideei edo partaideei komunikatuak izen daitezke (proiektua modu egokian kudeatu ahal izateko). - Interesdunak / Eskatzaileak / Erosleak
Soziolinguistika Klusterra Elkartearekin kontaktuan jarri bazara, webguneko formularioak erabiliz edo beste baliabideren bitartez, Soziolinguistika Klusterra Elkarteak jakinarazten dizu zure datuak honako helburu hauekin tratatuko dituela: interesdun gisa egindako ekarpenak kudeatzeko, zurekin harremanetan jartzeko, zuk egindako eskaria edo erosketa kudeatzeko eta Soziolinguistika Klusterra Elkarteari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Era berean, zure intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira. Interesdunak izena ematean Soziolinguistika Klusterra Elkarteari bere datuak kudeatzeko berariazko baimena ematen dio.
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, kasu bakoitzean azaldutako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Soziolinguistika Klusterrak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela.
Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Soziolinguistika Klusterrak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
8. Adin-txikikoen datuak
Tratamenduaren Erantzulearen zerbitzuak ez daude berariaz adin-txikikoei zuzenduta. Noizpait hala izanez gero, Soziolinguistika Klusterrak adin-txikikoen gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko luke hauen datu pertsonalak tratatzeko.
9. Curriculumak
Formularioen, posta elektronikoen edo antzeko mekanismoen bidez curriculum vitaea ematen duen erabiltzaileak berariazko baimena ematen du bere datuak Soziolinguistika Klusterraren tratamendu-sisteman sartzeko. Zure datuak erabili ahal izango dira Tratamenduaren Erantzulearen langileak hautatzeko etorkizuneko prozesuetan parte har dezazun. Halaber, Tratamenduaren Erantzuleak langileak hautatzeko prozesuak egiteko kontratatzen dituen kanpoko enpresei ere komunikatu ahal izango zaizkie zure datuak.
10. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Soziolinguistika Klusterrak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Soziolinguistika Klusterrarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Soziolinguistika Klusterraren menpe.
11. Soziolinguistika Klusterraren presentzia Sare Sozialetan
Soziolinguistika Klusterrak Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Soziolinguistika Klusterraren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Soziolinguistika Klusterrak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Soziolinguistika Klusterrari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Soziolinguistika Klusterrak sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie Soziolinguistika Klusterraren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Soziolinguistika Klusterrak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Soziolinguistika Klusterrak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Soziolinguistika Klusterrak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
Soziolinguistika Klusterrak Facebook, Twitter eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
Soziolinguistika Klusterrak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Soziolinguistika Klusterrak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan « gustatzen zait » sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Soziolinguistika Klusterrak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) Elkarteak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
12. Segurtasun Neurriak
Soziolinguistika Klusterrak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Soziolinguistika Klusterraren erantzukizunpekoak.
13. Segurtasun urraketa
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943 592 556 telefono zenbakia edo kluster@soziolinguistika.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.
14. Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetan: Soziolinguistika Klusterra, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa), edo posta elektroniko honen bitartez: kluster@soziolinguistika.eus.
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
15. Trafiko-datuak
Soziolinguistika Klusterraren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzailea informatua gelditzen da bere IP helbidearen tratamenduari buruz. Horrela, ez da beharrezkoa izango honi buruz informatzea web gunean sartzen den bakoitzean.
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics edo antzeko tresnekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaileak orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Soziolinguistika Klusterraren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
16. Indarraldia eta aldaketak
Soziolinguistika Klusterrak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Soziolinguistika Klusterrak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Soziolinguistika Klusterrak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
17. Jurisdikzioa
Soziolinguistika Klusterra eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Soziolinguistika Klusterra eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Soziolinguistika Klusterrak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.