![]()
Soziolinguistika Klusterreko kide den J. Inazio Marko irakaslearen tesia Euskarazko Tesien II KOLDO MITXELENA Saria jaso du beste laurekin batera.
![]()
Soziolinguistika Klusterreko kide den J. Inazio Marko irakaslearen tesia Euskarazko Tesien II KOLDO MITXELENA Saria jaso du beste laurekin batera.
J. Inazio Marko Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen jakintza-arloa hartu du lan-esparrutzat. Bere tesiak Hizkuntza-eraldaketa organizazioetan: Esperientzia eta modelizazioa. dinamizazio soziolinguistikoa gizarte pedagogiaren baitan izenburua du.
Tesiaren xedea izan da lan-munduko organizazioetan hizkuntza-normalizaziorako eraldaketari aplikatutako hizkuntza-prozesuen ingeniaritzan esku-hartzerako eredu erreferentziala garatzea. Langile-sindikatu batean 10 urtez bideratutako esperientzia baten kasuaren azterketan oinarritu da, eta ikerketa kualitatiboaren estrategia erabili du. Bederatzi indar-ideiaren mapa eraiki du eta ENEKuS erreferentziazko egitura konfiguratu.
Iñaki Markoren lanarekin batera sarituak izan dira
- Koldo Garcia. Tesia: Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan.
- Maite Oronoz. Tesia: Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura.
- Jaime Zubero. Tesia: Goi mailako futbolari gazteen ezaugarri antropometriko eta fisiologikoen garrantzia aukeratze-prozesuan.
- Idurre Alonso. Tesia: Literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko batxilergoan, eduki kontzeptualetatik gaitasun komunikatiboetarako bidean.
ZORIONAK GUZTIEI!
Ikus albistea: Euskal Herriko Unibertsitataea , Euskaltzaindia

