Soziolinguistika Klusterrak, urrian, nazioarteko kongresu batean (Granadako Unibertsitateak antolatutako « Oralidad y Educación« ) eta nazioarteko mintegi batean (Mercator Research Centerrek antolatutako « The Ethnocltural Dimensions in Education« ) parte hartuko du.
Grananako Kongresuan ponentzia bat aurkeztuko du Josune Zabala lankideak, Tolosako gazteen ahozko erabilera aztertzeko eta hobetzeko lantzen ari garen proiektuaren harira. « Didactic dispositive and intervetion in order to improve the oral production of students. Intevention in a linguistic immersion context of euskera ».
Frisiako mintegian, Arrue proiektuaren metodologiaz eta emaitzez jardungo da Pablo Suberbiola lankidea.
Izango duzue, nazioarteko kongresuaren eta mintegiaren berri aurrerago.