EMUN Kooperatiba (Haritz Goikoetxea) izan da 2013ko edizioaren irabazlea, « Lantokietako ahozko erabileraren neurketak. Interpretaziorako eta interbentziorako hainbat gako » lanari esker.
Soziolinguistika Klusterrak antolaturiko VI. HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sariak erabaki ziren 2013ko abenduaren 20an buruturiko epai-mahaiaren bileran. Aurtengo sariak honako egile eta lanei ematea erabaki da:
• Lehen saria, 1.500 €. « Lantokietako ahozko erabileraren neurketak. Interpretaziorako hainbat gako ». EMUN Koop. E. (Haritz Goikoetxea).
• Bigarren saria, 1.000 €. « Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatzia, eskolan eta eskolatik kanpo ». Garbiñe Bereziartua. DREAM Taldea, EHU.
• Hirugarren saria, 700 €. « Sormen-ekosistema bat euskarazko komunikazioarentzat ». Goio Arana, Eneko Bidegain, Txema Egaña, Aitor Zuberogoitia. HUHEZI.
Sari-banaketa publikoari zabalik izango den ekitaldian egingo da. Ekitaldi horren data eta lekua datozen egunetan zehaztuko da.
Hausnartu Sariei buruzko informazio gehiago hemen: https://soziolinguistika.eus/hausnartu