Eskura dago Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak (2014) argitalpen berria.
Hizkuntza-kudeaketa arrakastatsurako hainbat gako azaltzen dituzten lau erakunde txikitako informazioa eskaintzen da argitalpenean. Honakoak dira enpresa horiek: Koniker, Edertek, Autocares La Guipuzcoana eta Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargoa.
Argitalpenaz gain, enpresa horietan izandako esperientzien berri zuzena emateteko mahai-inguru bat antolatu genuen, eta bideoz ikus daiteke horien lekukotasuna. Bideoan parte hartu duten kideak honakoak dira: Martin Alegria (Edertek), Jose Luis Iraeta (Autobuses La Guipuzcoana, eta Unai Argarate (Koniker), Gari Otamendik elkarrizketaren moderatzaile izanik.
Argitalpena eta bideoa hemen ikus daiteke: Normalizazio Kasu Aurreratuak 2014