Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

ETB-1eko Azpimarra saioarekin lankidetzan

Soziolinguistika Klusterrak lankidetzan jardungo du ETB-1eko Azpimarra saioarekin, 2015/2016 denboraldian.

Soziolinguistika Klusterrak lankidetzan jardungo du ETB-1eko Azpimarra saioarekin, 2015/2016 denboraldian. Helburua da hizkuntza eta bereziki euskara kontuetan, ikuspegi sozial batetik interesgarriak diren gaiak eta hizlariak eramatea, helburu pedagogiko/informatibo batekin. Soziolinguistika Klusterraren helburuetako bat soziolinguistika ezagutza gizarteratzea da eta iruditu zaigu, bitarteko egokia dela horretarako Azpimarra saioa. Honela bada hamabot egunero, adituren batek edo erakunderen batek parte hartuko du aipaturiko saioan.

Urriaren 21ean adibidez Garabidek parte hartu zuen saioan, euskararen berreskurapenaz eta bere eredugarritasunaz.   Urriaren 7an aldiz, Pello Jauregi eta Pablo Suberiolak parte hartu zuten, motibaziotik erabilerako jauziaz, Aldahitz ikerketa dela tarteko.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN