Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

San Telmo museoan banatu dira IX. HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika sariak

Mario Zapatak jaso zuen IX. HAUSNARTU – EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA LEHIAKETAREN lehen saria Donostiako San Telmo museoan, otsailaren 3an egin zen sari-banaketa ekitaldian. Egileak bertan aurkeztu zuen « Migratzaileen harrera, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan » saritutako lana.

Bigarren eta hirugarren sariak jaso zituzten hurrenez hurren Txerra Rodriguez soziologoak Mihigintza ehuntzen Basaurin lanagatik, eta Irati Lizeaga UPV/EHUko Euskal Ikasketetako ikasleak Euskara, galiziera eta irlanderaren hiztun berrien hizkuntza-identitatea lanarengatik.

 

   

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN