Bakea eta Duintasuna Elkarteak, Antxeta Irratiak eta Arrosa Sareak, « Hizkuntza minorizatuak eta irrati libreak » topaketa antolatu zuten ekainaren 28tik 30era. Bertan parte hartzera etorritako nazioarteko ordezkariek euskararen biziberritzearen inguruan lanean diharduten hainbat erakunde eta elkarte ezagutzeko probestu dute aukera.

Horien artean, ekainaren 29an, Soziolinguistika Klusterraren bulegoan izan ziren bisitan eta euskara biziberritzeko ikergunearen jarduna ezagutu zuten Imanol Larrea zuzendariaren eskutik. Zehazki, ondorengoak izan ziren bertatutakoak: Kerme Irratia (Bretoiak), Fimoc (Okzitania), Cuac Irratia (A coruña), Na life Irratia (Dublin) eta Arrosa Sarea (EHko Irrati Libreak). Topaketan herri-komunikabideek eta, bereziki, irrati libreek hizkuntza gutxituaren sustapenean joka dezaketen paperaz hausnatzeko antolatutako topaketa izan zen. Tolosan eta Donostian egindakoa.