Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Azken egunak komunikazio publikoan hizkuntzen erabilerari buruzko ikastaroan izena emateko

Soziolinguistika Klusterrak Jendaurreko euskarazko komunikazioa: praktikatik ikasten uda ikastaroa antolatu du uztailaren 9an eta 10ean EHUren Bizkaia Aretoan, Bilbon. Ikastaroan landuko diren gaiak, 2015etik aurrera garatzen ari den Jendaurrean Erabili proiektuarekin lotutakoak dira. Euskarazko jendaurreko komunikazio publikoaren inguruko esperientziak eta bizipenak interesdunen artean partekatzea da asmoa. Enpresetan, erakunde publikoetan eta gizarte eragileetan jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabiltzeko aukerak eta bitartekoak identifikatuko dira, bakoitzak duen esperientziatik abiatuz.

Nola kudeatu hizkuntza desberdinak ekitaldi publiko batean?

Nola erabili hizkuntzak prentsa-agerraldietan?

Nola finkatu gure entitateetarako irizpide praktiko batzuk?

 

Soziolinguistika Klusterrak Jendaurreko euskarazko komunikazioa: praktikatik ikasten uda ikastaroa antolatu du uztailaren 9an eta 10ean EHUren Bizkaia Aretoan, Bilbon.

 

Ikastaroan landuko diren gaiak, 2015etik aurrera garatzen ari den Jendaurrean Erabili proiektuarekin lotutakoak dira. Euskarazko jendaurreko komunikazio publikoaren inguruko esperientziak eta bizipenak interesdunen artean partekatzea da asmoa. Enpresetan, erakunde publikoetan eta gizarte eragileetan jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabiltzeko aukerak eta bitartekoak identifikatuko dira, bakoitzak duen esperientziatik abiatuz.

 

Ikastaroan saio-mota ezberdinak izango ditugu: Lehenik eta behin, gaiaren azterketa teorikoak (Beatriz Zabalondo eta Eduardo Apodakaren eskutik). Bigarrenik, erakunde zehatzen esperientzia ezagutzeko aukera emango dutenak (Donostia Zinemaldia eta Athletic, adibidez). Hirugarrenik, hedabideen ikuspegia azalduko duten saioak izango dira (Euskadi Irratiko Arritxu Iribar eta Garako Iñaki Soto). Eta azkenik, elkarrengandik ikasteko eta elkarrekin urratsak emateko proiektuen testigantza emango dute beste hainbat parte hartzailek (Gipuzkoako Foru Aldundia, Kaiku, Mondragon Korporazioa, EHU, Guggenheim Bilbao Museoa, ELA sindikatua eta Getxoko Udala). 

 

Gai hauen inguruko ikerlariei eta erakundeen komunikazioan diharduten profesionalei zuzentzen zaie ikastaroa, lehentasunez.

 

Zuen inguruan ikastaroaren berri emateko eta interesa izan dezakeen pertsona oro izen ematera gonbidatzeko eskatu nahi genizueke. Azpiko loturetan aurkituko dituzue ikastaroari buruzko xehetasun guztiak:

 

AURKEZPENA, PROGRAMA eta MATRIKULAZIOA

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN