Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak Euskaraldiaren emaitzak eta eraginak aztertuko ditu

Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak elkarlanean antolatuko dute Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren 2019ko edizioa eta “Euskaraldia aztergai” izenburua izango du. Urriaren 9an Tolosan izango da, goiz eta arratsaldez,

Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak elkarlanean antolatuko dute Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren 2019ko edizioa eta “Euskaraldia aztergai” izenburua izango du.

Urriaren 9an Tolosan izango da, goiz eta arratsaldez,

Eusko Jaurlaritzaren enkarguz eta beste hainbat erakunde publikoren babesarekin, Soziolinguistika Klusterrak ikerketa egin du Euskaraldiaren inguruan. Teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak erabiliaz ikertu da parte-hartzaileen hizkuntza-ohituretan izandako eragina, hauen bizipenak, antolakuntzarekin lotutako iritziak eta beste hainbat elementu. Irailean kaleratuko dira ikerketaren emaitzak eta urriaren 9ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia horietan sakontzeko eta interpretatzeko aukera izango da, besteak beste.

Egitarauan tokia izango da Euskaraldiaren aspektu ezberdinei buruz egin diren beste ikerketa batzuk ezagutzeko, argitaratutako emaitzetatik aurrera begirako ikasgaiak elkarrekin lantzeko eta zenbait adituk egiten duten irakurketa entzuteko.

Euskaraldia euskararen biziberritzeari begira martxan jarritako ekimen berritzailea eta zabala izan da. Milaka herritarrek zuzenean parte hartu dute hizkuntza-ohituretan eragiteko ariketa sozial erraldoian. Gainera, hamarnaka erakunde, elkarte, entitate eta batzorderen arteko elkarlanari esker izan zen posible ekimena.

Emaitzak mahai gainean jarri eta hobekuntzarako ikasgaiak ateratzea helburu hartuta, soziolinguistikan diharduten ikerlari eta teknikariei, erakunde publikoetako arduradun eta langileei, euskalgintzako dinamizatzaile eta aktibistei zein euskaltzale eta herritar orori zabalik dago Jardunaldian parte hartzeko gonbidapena. Egitarau osoa eta izena emateko aukera irailean zabalduko dira.

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN