Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Plataforma per la Llenguako kideek euskararen gaineko ikerketa eta eskuhartze proiektuak ezagutzeko egonaldia egin dute

Plataforma Per La Llenguako bost kidek. Soziolinguistika Klusterrarekin hainbat lan-saio egin dituzte. Lehenik eta behin, behaketa bidez hizkuntzen erabileraren neurketak egiteko metodologian sakontzeko formakuntza jaso dute. Horrez gain, Klusterraren beraren ezaugarriak, proiektuak eta lan-moldeak ezagutzeko saioa egin dute. Plataformak berak bere jardunaren aurkezpena ere egin zuen Martin Ugalde Kultur Parkean Soziolinguistika Klusterreko bazkide eta lankideentzat. Bi erakundeen arteko elkarlana sendotu eta sakontzeko bideak aztertzen aritu ziren ordezkariak eta hurrengo hilabete eta urteetarako aukera ugari identifikatu ziren.

Klusterraz gain, Euskalgintzaren Kontseiluarekin, Emun Aholkularitzarekin, Euskaltzaleen Topaguneekin eta Urtxintxa Heziketa Eskolaren ere bildu ziren Plataformako kideak. Euskararen biziberritzearen inguruan lanean ari diren erakunde hauen jarduna gertutik ezagutzeagatik eta hainbat proiektu interesgarriren berri izateagatik eskertuta itzuli ziren beren lurraldera.

Plataforma Per La Llengua

Plataforma per la Llengua katalanaren GKEa da. Hizkuntza katalana gizarte kohesiorako tresna gisa sustatzeko lan egiten duen gobernuz kanpoko erakundea. Katalanaren lurralde ezberdinetan lan egiten du, zeharkako ikuspuntutik. Zehazki honako lan-arlo hauetan egituratutako kanpaina eta ekintzen bidez dihardu: Kontzientzia linguistikoa; Errotzea eta gizarte kohesioa; Kultura, aisialdia eta gazteria; Hezkuntza eta unibertsitateak; Hizkuntza eskubideak eta administrazio publikoak; Enpresa eta kontsumoa; Nazioartekoa; eta Justizia.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN