Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarien 2023ko edizioan aurkeztutako lan mamitsuekin osatu da Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 160 zenbakia.
Bertan daude sarituak izan ziren hiru lanak:
- Multinazionalen hizkuntza-politika egokirako hainbat gako – Eneko Barberena Mondragon
- Hiztunaren genero nahasmendua. Hizkuntza gutxituak, euskara eta generizazio prozesuak – Jone Miren Hernández García, Marta Luxán Serrano
- Euskararen geografia berria – Garikoitz Goikoetxea Etxeberria
Horrez gain, epaimahaiak nabarmendutako beste lan batek ere tokia du aldizkarian:
- Baionako Bernat Etxepareko 15-18 urte bitarteko ikasleek, Ipar Euskal Herrian, ikastolatik kanpo, euskara erabiltzeko dituzten arnasguneak, oztopoak eta jarrerak – Arantza Egiguren Aizpiolea
HABE liburutegiarekin lankidetzan osatzen den Soziolinguistikaren munduko leihoa atalean soziolinguistikari buruzko lau liburu hautaturen erreseinak aurki daitezke.
Gogoan izan Bat Soziolinguistika aldizkaria urtean 4 zenbakitan argitaratzen dela. Paperean edo formatu digitaletan (PDF eta EPUB) irakur daiteke, harpidetza eginez gero. Ale solteak ere eros daitezke webgunean. Artikulu bat argitaratu nahi izanez gero, zehaztutako prozedura eta irizpideak jarraitu behar dira.