Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Hizkuntzen erabilera behaketa bidez neurtzeko metodologiaren aurkezpena Dublingo Hizkuntza-Plangintza Konferentzian

Hizkuntza plangintzari buruzko konferentzia egin dute irailaren 30ean eta urriaren 1ean Dublinen Irlanda iparraldeko eta Errepublikako hizkuntza zerbitzuek. Foras na Gaeilge erakundea izan da antolatzailea. 1999tik dihardu erakunde horrek gaelikoa irla osoan sustatzen.

Eskualde guztietatik heldutako 150 lagun inguruk parte hartu dute, gehienak hizkuntza-plangintzako teknikariak. 2012ko Gaeltacht Legea jarraituz, eskualde bakoitzak du hizkuntza-plangintza teknikaria; eta horrelako ekitaldiak erabiltzen dituzte elkarrekin koordinatzeko. Teknikariak eskualde bakoitzeko eragilez osatutako Gaelphobal edo « hizkuntza-sareak » dinamizatzeaz arduratzen dira. Sare hauek dira arlo guztietan gaelikoaren presentzia lantzeko hizkuntza-plana diseinatzen eta jarraipena egiten dioten subjektuak, beti ere ikerketan, komunitatearen beharretan eta hizkuntza-plangintzako jardunbide egokietan oinarrituta. Foras na Gaeilge arduratzen da erakundeei laguntza emateaz, Irlandako hizkuntza-sareetan hizkuntza-planak prestatu eta ezartzeari dagokionez.

Konferentziako hizlari gehienak irlandarrak izan badira ere, Europako beste hiru herrialdetakoek ere parte hartu dute: Gales, Katalunia eta Euskal Herria. Antolatzaileen eskariz, Soziolinguistika Klusterraren zuzendaria, Imanol Larrea Mendizabal, hizkuntzen erabileraren kale neurketarako metodologiaren berri ematen izan da. Horrez gain, konferentzian beste gaiak ere landu dira: eskola, lan mundua, hizkuntza zerbitzuen antolamendua, hizkuntza ikasteko eta erabilera bultzatzeko ekimenak eta abar.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN