Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Balearetako Hizkuntza-Dinamizazio Jardunaldian parte hartu du Belen Urangak, Palman.

Jardunaldiaren IX. edizioak enpresetan katalanaren erabilera landu du.

Azaroaren 11n, Parc Bit-eko Auditorioan egin da Hizkuntza-Dinamizazio Jardunaldiaren IX. edizioa, Institut d’Estudis Baleàrics-ek antolatuta. Jardunaldiaren helburua izan da enpresa eta merkataritza sektoreetan katalanaren erabilera sustatzeko esperientzia eta praktika onak partekatzea. IEBk urtero antolatzen duen topaketa honek hizkuntzaren balioa, identitatea eta lehiakortasuna azpimarratu ditu, eta enpresen irudi korporatiboan eta bezeroekin duten harremanean duen garrantzia nabarmendu du.

Aurtengo edizioan Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterreko ikerlariak Euskal Herriko enpresetan hizkuntza-erantzukizunaren kudeaketari buruzko ERALAN5 proiektua eta proposamena aurkeztu du. Urangaren ekarpenak hizkuntza-politikak eta enpresa-erantzukizun soziala uztartzeko bideak azaldu ditu, Enpresen Erantzukizun linguistikoa definitzeko, eta hori enpresaren kudeaketa-plangintzan integratzeko metodologia eskainiz. Halaber, Josep M. Canyelles ikerlariak, Santiagoko Udaleko eta Merkataritza Ganberako ordezkariak, eta Kataluniako Generalitateko, Valentziako Diputazioko eta Plataforma per la Llengua-ko kideak ere izan dira hizlari.

Gainera, jardunaldian mahai-inguru bat egin da enpresa-komunikazioan katalanaren erabilerari eta eleaniztasunaren kudeaketari buruzko esperientziak trukatzeko.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN