Uztailaren 5ean aurkeztu zuen bere tesia Joxpi Irastortzak (Emun Koop.
E.) Eskoriatzako HUHEZI fakultatean eta bikain cum laude kalifikazioa
jaso du. Lanaren izenburua da Lan munduko euskara planetako langile
euskaldunen jarrera, portaera eta motibazioak: pentsamendua garatzetik helburuak
lortzera.

Bertan aztertzen da langileen “hasierako jarreratik” praktikan
“portaera errealera” nolako aldeak ematen diren euskararen erabileran.
“Pertsuasioa” edo “motibazioa” bezalako kontzeptuen
lanketa teoriko sakona egiten da, eta horrekin batera datu errealen azterketa:
langileek beren erabilera-helburuetan nolako lorpenak izan dituzten enpresetan.
Prestatu
dugun dokumentuan ikus ditzakezue laburtuta lanaren ondorio nagusiak.