Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

ARRUE ikerketaren zenbait ondorio aurkeztu ziren Eskola Hiztun Bila jardunaldietan

Pablo- Eskola Hiztun Bila

15 urte betetzen dira aurten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren barruko Euskara Zerbitzuak Ulibarri programa martxan jarri zuela. Programa horren bidez, euskararen normalizazioa bultzatu nahi da hezkuntza komunitatean eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak.

Ikasturte bakoitzaren hasieran bi eguneko Jardunaldia burutu ohi da, Eskola Hiztun Bila izenburupean. Zehazki, hauek dira jardunaldi hauen helburuak:

  • Hizkuntza Normalkuntzako Arduradun Tekniko (HNAT) gisa egiten den lana gero eta hobeto ulertzeko eta burutzeko, begirada aberastea.
  • Horretarako, aztergai esanguratsu batzuei buruz iritzi eta ekarpen interesgarriak entzutea, kontrastatzea eta horien inguruan hausnarketa egitea.

Aurtengo Eskola Hiztun Bila jardunaldiak azaroaren 14 eta 15ean izan ziren Gasteizko Europa Jauregian. Hainbat aztergairen inguruko saio eta aurkezpenak izan ziren bi egunetan zehar. Hauen artean, Soziolinguistika Klusterreko Pablo Suberbiolak, ARRUE ikerketaren 7 urteko ibilbidean ateratako zenbait ondorio aurkeztu zituen, eskola-giroko hizkuntza-erabileraren inguruko hausnarketan baliagarri izateko helburuarekin. Saioan erabilitako aurkezpena eskuragarri dago hemen.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN