Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Eralan 3 proiektuaren aurkezpena AESLA kongresuan

Apirilaren 3an, 4an eta 5ean « XXXII. Congreso Internacional AESLA ‐ Lingüística aplicada: Industrias de la lengua y cambio social » burutu da Sevillako Pablo de Olavide unibertsitatean (hemen dituzue: kongresuaren aurkezpena, hizlariak eta programa).

 

Iñaki Marko zuzendariak « Gestión del cambio para la normalización lingüística en organizaciones: trabajando en comportamientos lingüísticos dentro del proyecto de investigación ‐ acción EraLan » komunikazioa aurkeztu du bertan.

 

Gogoan izan, Eralan 3 proiektuaren baitako lan arloetako batek portaera aktiboak dituela aztergai erakundeen kulturaren argitan. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi-Metodoen Saileko irakasle-ikerlari Iñaki Markoren zuzendaritzapean eta AEK-Ahize, Artez, Elhuyar, Emun eta GFAk osatutako taldearen bidez garatzen ari da ekintza-ikerkuntza egitasmo hori.

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN