Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

GOGOAN IZAN! HAUSNARTU SARIETARA AURKEZTEKO EPEA ZABALIK DA IRAILAREN 30A BITARTEAN

Urtero legez, Soziolinguistika Klusterrak HAUSNARTU sarietarako deialdia egin du. Euskal soziolinguistika esparruko ikerketa saritu nahi du lehiaketak.

Nolanahi ere, lanak euskararen esparrura ekarritako diziplina desberdinetakoak izan daitezke: soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio-zientzietatik, besteak beste.

Aurkeztutako lanak originalak (argitaratu gabeak) eta luzera muga jakina dutenak izango dira (30.000 eta 60.000 karaktere bitartekoak). Hala ere, ikerketa luzeago baten sintesia ere izan daitezke, baldin eta argitaratu gabeak badira.

Sariak:

  • lehena 1.500€,
  • bigarrena 1.000€ eta
  • hirugarrena 700€.

Lanak aurkezteko epemuga irailaren 30a da.

Informazio gehiago:

https://soziolinguistika.eus/hausnartu

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN