Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Euskaraldiaren gaineko ikerketaren herriz herriko emaitzak aurkeztuko dira urria eta azaroan

Euskal Herri osoan egin den “Euskaraldia I. Emaitzen azterketa” ikerketak herri-mailako egokitzapenak izan ditu Soziolinguistika Klusterrari hala eskatu dioten herrien kasuan. Euskaraldiaren antolakuntzan aritu diren zenbait batzorde eta Udalek interesgarri ikusi zuten herri-mailako emaitzak eskuratu eta tokian-tokiko irakurketak egiteko tresnak lortzea.

Honela, hurrengo asteetan, urria eta azaroan zehar, zenbait herritan emaitza horien aurkezpenak egingo dira. Aurkezpen hauek hiru atal nagusi izango dituzte:

  • “Euskaraldia I. Emaitzen azterketa” Euskal Herri mailako emaitzen aurkezpena
  • Herri mailako emaitzen aurkezpena
  • Emaitzen inguruko irakurketa eta aurrera begirako hausnarketak

Aurkezpen-saioak non eta noiz izango diren hurrengo egunetan iragarriko da Soziolinguistika Klusterraren sare sozialen bidez (Twitter eta facebook) eta herri bakoitzeko bitartekoen bidez.

Pasa den irailaren 16an aurkeztu zituen Soziolinguistika Klusterrak “Euskaraldira !. Emaitzen azterketa” ikerketaren txostenak, babesle nagusiekin batera. Joan den Euskal Soziolinguistika Jardunaldian horien gaineko hausnarketa partekatu dute hamarnaka aditu, profesional eta aktibistek. Datorren urriaren 17 eta 18an Europako NPLD sareko kideak izango dira gaia jorratuko dutenak Donostian egingo den NPLD Campus-ean.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN