Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Deialdia

Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sariak. XVII. edizioa (2024)

Txillardegi–Hausnartu Soziolinguistika Sariak euskal soziolinguistika esparruko ikerketak saritzen dituen lehiaketa da. 2008an sortu ziren Hausnartu sariak Soziolinguistika Klusterraren ekimenez eta 2019tik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitatea antolakuntzara batu zenetik Txillardegi-Hausnartu izena hartu zuten, Jose Luis Alvarez Enparantza euskal soziolinguistikaren bidegilearen omenez.

Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarien helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal soziolinguistikaren eremura biltzea, modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira.

 Nolako lanak aurkez daitezke?

Euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkez daitezke sarietara, beti ere oinarri zientifikoa dutenak edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen dituztenak izanik. Diziplina desberdinetatik proposatutako lanak izan daitezke gainera; soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, medikuntzatik, erizaintzatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio-zientzietatik, ekonomiatik, zuzenbidetik, matematiketatik, informatikatik, kirol esparrutik, edota arteen eremutik.

Zein baldintza bete behar dituzte?

  • Lanek oinarri zientifikoa izango dute edo zientzian oinarritutako hausnarketak izango dira.
  • Teorikoak, ikerketa aplikatukoak edo saiakera-arloko lanak izango dira.
  • Egilea banakakoa edo taldea izan daiteke.
  • Aurretik argitaratu gabeak izango dira (paperezko argitalpenean zein Interneten).
  • 30.000 eta 60.000 karaktere arteko luzera izango dute (zuriuneak barne).
  • 8-10 lerroko laburpena eta 4-6 hitz gako izango dituzte.

Zein sari eskaintzen dira?

Hiru sari banatuko dira:

  • Lehen saria 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat
  • Bigarren saria 1.300 euro
  • Hirugarren saria 1.000 euro

Sari hauei bere kasuan indarrean dagoen legediaren araberako PFEZa aplikatuko zaie.

Nola aurkeztu behar dira lanak?

  • Lanak emailez bidaliko dira ondoko helbidera: txillardegihausnartu@soziolinguistika.eus
  • Lanak ohiko formatu informatiko editagarri batean bidaliko dira (.odt, .doc, .docx…)
  • Lanek ez dute egilearen/egileen inolako erreferentziarik izango testuan bertan; ez izenburuaren azpian, ez oin oharretan, ez eta testuko beste edozein ataletan ere.
  • Bidalketaren emailean egilearen/egileen datu pertsonalak emango dira: izen-abizenak, posta helbidea, telefono zenbakia, lanbidea eta lantokia.

Noiz aurkeztu behar dira lanak?

Lanak jasotzeko epemuga 2024ko irailaren 16a izango da.

Nola ebaluatuko dira lanak?

Lanak baloratzeko eta saridunak hautatzeko berariazko epaimahaia osatuko da, honako kideekin:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari bat
  • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ordezkari bat
  • Euskal Herriko Unibertsitatearen bi ordezkari
  • Soziolinguistika Klusterrak izendatutako bi ordezkari (horietako bat Bat Soziolinguistika Aldizkariaren zuzendaria)

Saritutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira (Euskal Herriko Unibertsitatea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Soziolinguistika Klusterra), haien intereseko diren eremuetan ezagutzera eman edota argitaratuak izan daitezen.

Informazio gehiago:

Edozein zalantza izanez gero, antolakuntzaren arduradunekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera dago telefonoz (943 592 556) edo e-posta bidez (txillardegihausnartu@soziolinguistika.eus)

Antolatzaileak:

Laguntzaileak:

Deskargatu deialdiaren oinarriak: