Gizartean izango duen eraginaren inguruan hainbesteko zeresana eta ikusmina sortzen duen auziari hizkuntza gutxituen soziolinguistikaren ikuspegitik heldu diote hainbat artikuluak Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 133. zenbakian:
- Euskara, adimen artifiziala eta arimen naturala – Xabier Arregi Iparragirre
- Politika publiko digitalak euskararen biziberritze-aro berria bultzatzeko – Josu Aztiria Urtaran
- Itzulinguru proiektua. Itzultzaile neuronalen eragina euskararen erabileran – Eduardo Apodaka Ostaikoetxea, Asier Amezaga Etxebarria eta Asier Basurto Arruti
Horiez gain, askotariko gaiak lantzen dituzten artikuluak ere badaude 2024ko azken zenbaki honetan, Gurean atalean:
- Bortzirietako bilakaera soziolinguistikoa aztergai Euskara Mankomunitatearen plan estrategiko berriaren atarian – Urko Ikardo Enparan
- Osasun arreta euskaraz jasotzeari buruzko pertzepzioen ebaluazioa EHUko Medikuntza graduan (ikasleekin eginiko ikerketa pilotoa) – Itxasne Etxaniz Etxaburu, Aitor Montes Lasarte, Izaskun Elezgarai, Maisie Edwards, Alwena Morgan eta Jon Zarate Sesma
- Zer den (esaten) eta zer ez. Begiratu labur bat euskararen ideologiari – Naroa Anabitarte
Azkenik, beti bezala, Soziolinguistikaren Munduko Leihoa atalean iruzkindu dira liburu berri hautatuak soziolinguistikaz HABE liburutegiarekin lankidetzan.
Gogoan izan Bat Soziolinguistika aldizkaria urtean 4 zenbakitan argitaratzen dela. Paperean edo formatu digitaletan (PDF eta EPUB) irakur daiteke, harpidetza eginez gero. Ale solteak ere eros daitezke webgunean. Artikulu bat argitaratu nahi izanez gero, zehaztutako prozedura eta irizpideak jarraitu behar dira.