Soziolinguistika Klusterrak parte hartu du NPLD (Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea) erakundearen urteko Batzar Nagusian Estokolmoko Unibertsitatean maiatzaren 7an. Bertan BIHAR proiektuaren berri eman du Imanol Larrea Mendizabal, Soziolinguistika Klusterreko zuzendariak. Euskal Herritik Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere, besteak beste, parte hartu dute topaketan. Sarekide diren ikergune, gobernu eta elkarteetako kideekin harremana berritzeko aukera paregabea izan da batzarra.
Gainera, maiatzaren 8an Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunari buruzko hainbat hitzaldi eta mahai-inguru ere izan ziren.


