BIHAR Kongresua. Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua.
Kongresua
2026ko irailaren 23tik 26ra, Euskal Herriak etxea emango dio Biziberritzen ari diren hizkuntza komunitate gutxituen Nazioarteko Kongresuari. Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua leloa daraman kongresuak helburu du munduko hizkuntza komunitate ezberdinak biltzea, biziberritze-diskurtsoen inguruan gogoeta egin eta hizkuntzen biziberritzearen inguruko diskurtsoak mundu mailan eta modu eraldatzailean kokatzeko.
Beraz, lau egunez, mundu mailako adituak, aktibistak eta artistak bilduko dira Bilbo, Irun eta Hendaia artean. Eta, aurreko bi faseetan (diagnostikoan eta sozializazioan) bildutako irakaspen, diskurtso eta esperientziak erdigunera ekarriko dira, egitarau oparo baten bidez, hitzaldi, mahai-inguru, tailer eta eskaintza artistiko-kulturalak uztartuz.
Zer da bihar?
BIHAR, hizkuntzak biziberritzeko kontakizunak edo diskurtsoak erdigunean jartzen dituen egitasmoa da. Prozesuak, hiru fase nagusi ditu:
- Nazioartean egindako diagnostikoa. 2025ean, munduan zehar biziberritzen ari diren hizkuntzen inguruko diskurtsoak bildu ditugu. Guztira, 70 hizkuntza komunitateen diskurtsoak aztertu dira ikuspuntu intersekzional batetik. Emaitza: hizkuntzak biziberritzeko nazioarteko diskurtso berritzaile eta inspiragarrien txostena.
- Euskal Herriko sozializazioa. 2026an, diagnostikoaren emaitzak euskalgintzarekin zein Euskal Herriko arlo sozial ezberdinetako eragileekin partekatu ditugu. Guztira, hogei lan-saio antolatu dira Euskal Herri osoan, eragile anitzekin lankidetzan. Lan-saio horiek borobiltzen dituen mintegi bateratua ere egingo da. Emaitza: euskararen biziberritze prozesua beste aldarrikapen sozial batzuekin lotzea.
- Kongresua. 2026ko irailean, diagnostikoan eta sozializazio ariketan oinarrituta, nazioarteko kongresua antolatuko da. Lau egunez, mundu mailako adituak, aktibistak eta artistak bilduko dira Bilbo, Irun eta Hendaia artean. Emaitza: hizkuntzen biziberritzearen inguruko diskurtsoak mundu mailan eta molde eraldatzailean kokatzea.
Nortzuk osatzen dugu BIHAR Egitasmoa?
Euskalgintzako eta hizkuntza lankidetzako lau egiturek definitu eta abiatu dute proiektua: Garabidek, Plazara kolektiboak, Soziolinguistika Klusterrak eta Taupa Mugimenduak. Beraz, hauen arteko lankidetzaren emaitza da BIHAR.
Programme horaire
Irailak 23 - Bilbo
- 16:00 - 16:30
- Ongietorri-ekitaldia
- 16:30 - 17:00
- Bihar - Hitzaldia
- Hizkuntzak biziberritzeko kontakizunez hausnartzen duen BIHAR egitasmoa
- 17:00 - 18:30
- Mahai-ingurua
- Zergatik da premiazkoa kontakizun berriak edo berrituak bilatzea, aktibatzea eta hedatzea?
- 18:30 - 19:30
- Harrera-mokadutxoa
Irailak 24 - Irun
- 9:00 - 9:30
- Harrera
- 9:30 - 10:15
- Hitzaldia
- Hizkuntzak biziberritzeko nazioarteko egungo diskurtsoak (diagnostikoaren gakoak)
- 10:15 - 10:30
- Pilula artistiko-kulturala
- 10:30 - 11:30
- Hitzaldia
- Hizkuntzak identitate pertsonal eta kolektiboaren eraikuntzan: etorkizun-proiekzioa duten kontakizunak
- 11:30 - 12:00
- Atsedenaldia
- 12:00 - 12:30
- Hitzaldi-laburra
- Ezagutza komunitarioa eta indigena hizkuntzak biziberritzeko kontakizunetan
- 12:30 - 13:00
- Hitzaldi-laburra
- Diskurtso kulturalak eta identitate-atxikimenduaren eraikuntza sinbolikoa
- 13:00 - 13:30
- Hitzaldi-laburra
- Aniztasuna, iraunkortasuna eta balio ekologikoak hizkuntzak biziberritzeko kontakizunetan
- 13:30 - 14:45
- Bazkaria
- 14:45 - 15:00
- Pilula artistiko-kulturala
- 15:00 - 15:30
- Hitzaldi laburra
- Hizkuntzek erabilera esparru guztietan duten balio komunikatiboaz
- 15:30 - 16:00
- Hitzaldi laburra
- Hizkuntzen balio pragmatikoa
- 16:00 - 17:30
- Proiekzioa eta solasaldia (Aldibereko programazioa)
- Hizkuntzak biziberritzeko narratibak berritzen Yukatango penintsulan
- 16:00 - 17:30
- Mahai-ingurua (Aldibereko programazioa)
- Nortasuna, kultura eta memoriari buruzko kontakizunak
- 16:00 - 17:30
- Mahai-ingurua (Aldibereko programazioa)
- Komunitatearen iraunkortasuna bermatuko duen ikuspegi ekologiko eta linguistikoa
- 16:00 - 17:30
- Solasaldi dantzatua (Aldibereko programazioa)
- Dantza komunitarioa, XXI. mendean gure hizkuntzetan bizitzeko giltza: Iruñetik Mundura
Irailak 25 - Irun
- 8:45 - 9:00
- Harrera
- 9:00 - 10:00
- Hitzaldia
- Hizkuntza eskubideak eta justizia soziala: biktimizazioa, erreparazioa eta agentzia
- 10:00 - 11:30
- Mahai-ingurua
- Zein elementu daude eskura mundu mailako diskurtso bat artikulatzeko?
- 11:30 - 12:00
- Atsedenaldia
- 12:00 - 12:15
- Pilula artistiko-kulturala
- 12:15 - 12:45
- Hitzaldia
- Euskal Herriaren ikuspegia diagnostikoaren aurrean: gizarte mugimenduetatik zenbait ekarpen
- 12:45 - 13:30
- Hitzaldia
- Hizkuntza biziberritzen ari diren nazioarteko komunitateen sarea. Zergatik eta zertarako?
- 13:30 - 14:45
- Bazkaria
- 14:45 - 15:00
- Pilula artistiko-kulturala
- 15:00 - 16:00
- Hitzaldi-laburrak
- Ahotsa eta justizia: hizkuntzak biziberritzeko borroka sozialak eta agentziarako jauzia
- 16:00 - 17:30
- Proiekzioa eta solasaldia
- Mai da bai dokumentala: Zapalkuntzatik agentziara, Maputxeak etorkizuna marrazten.
- 16:00 - 17:30
- Eztabaida parte-hartzailea
- Hizkuntza eskubideak eta justizia soziala: etorkizuneko kontakizunetarako gakoak
- 16:00 - 17:30
- Eztabaida parte-hartzailea
- Teknologiaren eta adimen artifizialaren ekarpenak hizkuntzen biziberritze prozesuetan
- 16:00 - 17:30
- Esperientzien partekatzea
- Etorkizuneko kontakizunak lantzea helburu duten zenbait esperientzia eta praktika
Irailak 26 - Hendaia
- 11:00 - 11:15
- Harrera musikatua
- 11:15 - 11:30
- Adierazpenaren irakurketa
- 11:30 - 11:45
- Kultura emanaldi parte-hartzailea
- 11:45 - 12:00
- Agurra
