107. zenbakia
107. zenbakia
2021eko irailak 23 – urriak 7
—
Soziolinguistika Klusterreko albisteak
GORDE DATA: migrazioei eta harrera linguistikoari
Soziolinguistika Jardunaldia azaroaren 11n Iruñean.
buruzko
Euskal
Ez da berria gure artean immigrazioaren fenomenoa. Labur esatearren, XX. mendearen
hasieratik, eskualdearen arabera ezaugarri
desberdinekin, gizarteko egitura
demografikoan aldaketa sakonak eragin ditu euskararen lurraldean. Milurtekoaren
aldaketarekin, alabaina, Espainiako eta Frantziako estatuetatik kanpo jatorria duen
immigrazioa nabarmenki handitzen ari da, eta adierazle guztiek erakusten dute bizi dugun
COVID19 osasun-krisia behin gaindituz gero, are eta gehiago haziko dela.
Mertxe Mugika izendatu dute Soziolinguistika Klusterreko lehendakari
[BERRIA] AEK-ko Mertxe Mugika izendatu dute Soziolinguistika Klusterreko lehendakari,
bazkideen artean egiten duten txandakako sistemari jarraikiz. Printzipioz, datozen bi
urteetarako hartu du kargua Mugikak, orain arte lan horretan aritu den Eusko Ikaskuntzako
Mikel Irizarren tokia hartuz.
Quebec-eko Laurence Alain ikerlaria barne-mintegian
Laurence Alain, Laval Unibertsitateko antropologo quebectarra, Martin Ugalde Kultur
Parkean izan da, Soziolinguistika Klusterraren Bulego Teknikoko kideei bere ikerketaibilbidearen inguruko eta Quebec-eko hizkuntza egoeraren berri ematen.
1
107. zenbakia
2021eko irailak 23 – urriak 7
Zuzendari Nagusi bila ari dira BADALABen
Pertsona honi partzuergoaren administrazioa eta zuzendaritza exekutiboa dagozkio, baita
funtzionamendu
operatiboaren
erantzukizuna
eta jardun-arloen eta
langileen
zuzendaritza ere, Gobernu Batzordearen eta Batzorde Betearazlearen jarraibideen arabera
jardunez.
Euskararako bidea errazten
[Gipuzkoako Hitza] Ikastea zaila denaren ustea edo mitoa dauka euskarak bere gain. Uste
horri buelta eman nahian sortu du pedagogia berri bat Pello Jauregi EHU irakasle eta
Soziolinguistika Klusterreko kideak. Euskararen ahozko ulermena lantzeko pedagogia
berria martxan jarriko dute bederatzi herritan eta 60 ordutan A1 mailako ulermena lor
daitekeen probatu nahi dute.
—
Ikerketak
Herritarren laurdenek baino gutxiagok nabigatzen dute sarean euskaraz
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
[BERRIA] Gero eta herritar gehiagok erabiltzen dute Internet. Izan gainerakoekin
komunikatzeko, informazioa bilatzeko edo bestelako edukiak kontsumitzeko. Azken
urteotako joerak egonkortzen ari direla erakusten du Eustat Euskal Estatistika Erakundeak
berriki argitaratutako datuek eta euskararen erabilerak zokoratuta jarraitzen du.
Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko 3. deialdia
abian da
[UEU] Abian da Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzea eta
euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzea helburu duen
ikerketa deialdia. UEUk antolatu du Euskal Wikipediako Kultur Elkartearen (EWKE)
laguntzarekin eta 5.000€-ko 2 diru-poltsa banatuko dira.
—
Jardunaldi, hitzaldi eta ikastaroak
‘Molac legeak’ ekarri dituen ondorioak aztertuko dira urriaren 22an izanen
den jardunaldian
[Euskaltzaindia] Euskal Konfederazioak eta Euskaltzaindiak egun osoko mintegia antolatu
dute elkarlanean, lege honen aurrekariak, oinarriak eta ondorengoak hizpide hartuta.
Jardunaldia urriaren 22an izanen da, Baionako Herriko Etxean eta izen-ematea urriaren
20ra arte izango da zabalik.
2
107. zenbakia
2021eko irailak 23 – urriak 7
Euskararen aldeko jarrerak indartzeko gogoetak partekatuko dituzte
Iruñean
[NAIZ] ‘Nafarroan euskararen aldeko jarrerak indartzeko aukerak’ jardunaldiak antolatu
ditu Euskaltzaleen Topaguneak urriaren 14rako. Kondestable jauregian, «Nafarroan gero
eta herritar gehiago euskararen indarberritze prozesuarekiko enpatiko izateko diskurtsoaz
hausnartzeko.
Hezi-Ola: eskola, kultura, aisia eta euskara elkarri begira
[UEU] Hezi-Ola: eskola, kultura, aisia eta euskara ikastaroa Gasteizko Udalak antolatu du
Gasteizko Berritzegunea, Oihaneder Euskararen Etxea eta UEUrekin elkarlanean. Euskarari
eta euskal kulturari buruz ari garela, zer jakin behar du Gasteizko gazte batek derrigorrezko
hezkuntza amaitzen duenean? Galdera horri erantzuten saiatuko gara ikastaro honetan.
Izena ematea zabalik dago.
« Youth Engagement in Minority and Regional Languages » kongresu birtuala
[UCD Dublin] Join us virtually in 2022 when our research team will organise an international
conference on the relationship between youth and minority and regional European
languages. The conference will be hosted by the UCD School of Irish, Celtic Studies and
Folklore.
—
Liburuak eta artikulu zientifikoak
Kalean da « Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu. Hizkuntzen garapena
eta erabilera aztergai » liburua
[ELEBILAB Ikerketa Taldea] Liburu hau ikerketa askoren lagin bilduma da, modu batera edo
bestera Itziar Idiazabalen ibilbide akademiko eta ikertzaile luzean gurutzatutako adituek
egina. Ibilbide hori irudikatzen duten hamalau lan lau ataletan bildu dira: eleaniztunen
jabekuntza-prozesua, euskara ardatz duen hizkuntzen ingeniaritza didaktikoa, irakasleen
prestakuntza eta hizkuntza-kooperazioa.
Language Revitalisation and Social Transformation
[Springer] This book, edited by Wilson McLeod and Huw Lewis advances a new agenda for
academic and policy debates concerning language revitalisation. Also, provides the first
systematic analysis of the implications of social, economic and political change on regional
and minority languages. Finally, brings together a group of prominent researchers to
reassess and reconceptualise language revitalisation in a fast-changing world.
3
107. zenbakia
2021eko irailak 23 – urriak 7
How we talk about language : exploring citizen sociolinguistics
[HABE Liburutegia] An essential new aid to the study of the relationship between language,
culture and society, this book provides the intellectual and practical tools we need to
analyse how people talk about language, how we can participate in those conversations,
and what we can learn from them about both language and our society.
The legal recognition of sign languages : advocacy and outcomes around the
world
[HABE Liburutegia] This book presents the first ever comprehensive overview of national
laws recognising sign languages, the impacts they have and the advocacy campaigns which
led to their creation. It comprises 18 studies from communities across Europe, the US,
South America, Asia and New Zealand.
Dokumenturen bat edo informazio bibliografiko gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean HABE Liburutegira
(liburutegi@habe.eus), beraiek arduratuko baitira zure eskaria bideratzen.
—
Bestelako albisteak
HABEk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak B2 mailara bitarteko ikasketak doan
izateko hitzarmena berretsi dute
[Eusko Jaurlaritza] Gaurko Gobernu Kontseiluak onartu du HABE- Helduen Alfabetatze eta
Berreuskalduntzerako Erakundearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena.
Akordioaren arabera Gipuzkoan helduen euskalduntzean B2 mailara bitarteko ikaskuntza
prozesua doakoa izango da.
Eusko Jaurlaritzak hizkuntzen kudeaketa aurreraturako estrategiak landu
ditu enpresentzat antolatutako prestakuntza-topaketa baten
[Eusko Jaurlaritza] Kultura eta Hizkuntza politika sailak antolatuta « Kudeaketa Aurreratua
eta Hizkuntzen Kudeaketa. Integraziorako gida” Euskalit Fundazioarekin elkarlanean
landutakoa da, eta bertan, Kudeaketa Aurreratuaren ikuspegitik hizkuntzen kudeaketarako
garrantzitsuak diren alderdiak enpresaren kudeaketa sisteman integratzeko bidea azaltzen
da.
Hizkuntz politikaz eta glotopolitikaz aritzeko Txillardegi Gogoeta Gunea jarri
dute abian
[NAIZ] «XXI menderako hizkuntza politika eztabaidatu eta ahal bada ondorio nagusi batzuk
ateratzeko gogoeta gunea» da Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategitik eratzera
doan Txillardegi Gogoeta Gunea. Urtea amaitu aurretik lehen mintegia eginen dute,
demografia eta migrazioa oinarri, 15 urtera aurki daitezkeen agertoki posibleak irudikatzea
helburu.
4
107. zenbakia
2021eko irailak 23 – urriak 7
European Day of Languages 2021, an occasion to claim greater support for
RMLs
[NPLD] On the occasion of the European Day of Languages (26th September), the NPLD
and the Delegation of the Government of Catalonia in Brussels organised a Networking
Breakfast that gathered around 30 representatives of European regional governments and
International organisations working in the field of linguistic diversity from Brussels.
Babeslea:
Bazkide partaidea:
5