Euskara Legutioko Moldera [AURKEZPENA]
Gazteen eta guraso berrien hizkuntz praktika, ideia eta bizipenei buruzko ikerketa-proiektua egin du Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean.
Hiru helburu ditu ikerketak:
- hizkuntza praktikak, ideologiak eta bizipenak aztertzea.
- egun indarrean dauden hizkuntza-sareak ezagutzea.
- etorkizuneko esku-hartzeetako gako baliagarriak lortzea.
Informazioa eskuratzeko behaketak eta elkarrizketak egin dira, bakarka zein taldeka. Horrez gain, buztingintza tailer bat antolatu da Legutioko Ollerias Buztingintza Museoarekin lankidetzan.
Zuzendaria: Jone Miren Hernandez
Koordinatzailea: Olatz Altuna
Ikerlaria: Josu Ozaita
Babesle-laguntzailea: Legutioko Udala