Euskaltzaindiak Donostiako aniztasun soziolinguistikoa perspektiba historikoan jartzeko ekimena jarri zuen abian. Euskararen Historia Sozialaren metodologia berritzailea Donostian aplikatu nahian, “Donostiako lehengo (1761eko) eta oraingo hizkuntza-egoeraren azterketa” izeneko ikerketa-lerroa ireki zuen eta ikerketa-lerro honen baitan kokatu behar dugu Soziolinguistika Klusterrak burututako « Donostiak XVII. mendean barnean hartzen zituen eremuetan gaur egungo egoera soziolinguistikoaren azterketa ». Azterketa honen asmoa, beraz, Donostiako egungo egoera soziolinguistikoa deskribatzea izan da, egungo egoeraren argazki bat eskaintzea alegia.