Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Euskararen Adierazle Sistema (EAS)

Euskararen Adierazle Sistema (EAS) Euskal Herri osoko euskararen egoera sozialaren berri ematen duen adierazle sorta da. Ildo horretatik, gizartearen esparru desberdinetan hizkuntzak une jakin batean duen zabalkundea eta denboran zehar izaten ari den bilakaera zehatz-mehatz azaltzeko balioko duen erreminta izan nahi du.

2013an jarri zen martxan eta geroztik bi fase izan ditu: lehen fasea (2013-2014) diseinua eta egituraketaren fasea, eta, bigarrena (2015-2017), proiektuaren exekuzio fasea. Lehen emaitza eragile bakoitzak duen webgunean argitara emandako EAS web-a da.

Azken fase honetan EASk 33 adierazle biltzen ditu: Estatus Juridikoa (kualitatiboa) eta izaera kuantitatiboa duten beste 32 adierazle, ezagutza eta erabilera bereiziz. Eremu honetako datuak biltzen dira, besteak beste: gaitasuna, jabekuntza, hezkuntza, administrazioa, sozio-ekonomia, kultura, harreman informalak, ingurune digitala eta sozio-demografia.

2015-2017 bitartean, FEDER Europako finantzazioaren bitartez, POCTEFA europar proiektua izan da.

EASren Batzorde Sustatzailea euskararen lurraldearen Administrazio nagusiek osatu dute: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zuzendaritzak, Nafarroako Gobernuko Euskarabideak, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Soziolinguistika Klusterrak aholkularitza teknikoa ematen dio proiektuari.

 

EUSKARAREN ADIERAZLE SISTEMA arakatu

 

FEDER Fondoaren (Errejio Grapenerako Europar Fondoa) bidez kofinantzatutako proiektua.

 

Erakunde sustatzaileak: