Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Lezoko eta Pasaiako haur eta gazteen hizkuntza gaitasuna eta erabilera

Pasaia eta Lezoko Udaletako Euskara Zerbitzuek eskatuta, 2006an zehar herriko haur eta gazteen hizkuntza gaitasunean aztertu zen, gabezien azterketa eta deskribapena eginez. Gabezi hauek haur eta gazteen erabileran duten eragina ere ikertu zen.

 

Gaitasunaren (eta bertan antzematen diren gabezien) azterketa egiteko, 1993. urteanbere garaian L. Erriondok eta X. Isasik eginiko “Elebiduntasun testa” ikerketan oinarritu zen. Erabilerari dagokionean, berriz, Lezoko Kale Erabileraren neurketak erabiliko ditugu (2001ean, 2002an eta 2004an SEIk egindakoak). Datu oinarri honekin osatu zen hausnarketa txostena, adituen zein herriko eragileen ekarpenekin. Behaketak egin eta datuen prozesaketa ere burutu zen.