Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Hausnartu Soziolinguistika Sariak 2012. V. edizioa

VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia Donostian burutu da 2013ko urtarrilaren 31n, Ikasleen jarduna: emaitzen hausnarrean ARRUE ikerketa izenburu eta gai hartuta.

Bertan Hausnartu sarien banaketa egin da:

1. SARIA: Iñigo Fernandez Ostolazaren izenean Joxerra Gartziak jaso du saria.

Saria ematen Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea

2. SARIA: Xabier Bengoetxea Muxika

Saria ematen Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia

3. SARIA: Antton Ugarte Muñozen izenean Miren Muñozek jaso du saria.

Saria ematen Estiñe Astorkia Soziolinguistika Klusterreko lehendakaria

Soziolinguistika Klusterrak antolaturiko V HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Lehiaketako sariak erabaki ziren 2012ko abenduaren 13an buruturiko epai-mahaiaren bileran.

Aurkezturiko lanak saritzeko orduan epai-mahaiak deialdian ezarrita zeuden irizpideak kontuan hartu ditu, bereziki, euskal soziolinguistikarentzat berritzailea izatea, eta, neurri batean, euskal eremuan aplikagarria izatea.

Epai-mahaiaren bilera 2012ko abenduaren 13an izan zen, eta bertan parte hartu zuten honako kideek:

Sarituak

Dokumentuaren Izenburua Data Egilea
1970ko urtarrilak 1 Xabier Bengoetxea Muxika
2012ko urtarrilak 1 Iñigo Fernández Ostolaza
1970ko urtarrilak 1 Antton Ugarte Muñoz