This section is only available in Basque See it

Nazioarteko soziolinguistika argitalpenak bat aldizkarian habe liburutegiarekin elkarlanean

Urte luzez ari dira lankidetzan Soziolinguistika Klusterra eta HABE Liburutegia. Horren adierazle da 2011. urtean sinatutako hitzarmena. Hala, 2020. urte honetan, lankidetza horri BAT Soziolinguistika Aldizkarian jarraipena ematea adostu dute.

Izan ere, euskararen biziberritzean lagungarri izan daitezkeelakoan, Argitalpen Batzordeak garrantzizkotzat jo du nazioarteko liburu interesgarrien aipamenak jaso ahal izatea BAT Aldizkarian. Beraz, “Soziolinguistikaren munduko leihoa” atalak berrikuntza izango du hurrengo zenbakitik aurrera: nazioarteko lau libururen katalogoa eskainiko baitu, HABE Liburutegiko kideei esker.

Zehazki, soziolinguistika gaietan nazioartean argitaratu berri diren liburuen fitxa teknikoa, laburbilduma eta oinarrizko aurkibidea jasoko dira. Horiek guztiak HABE liburutegiarekin batera atondutako “Liburu berri hautatuak soziolinguistikaz” azpi-atalean eskainiko zaizkio irakurleari.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN