Soziolinguistika Klusterrak pertsona bat behar du bere lan taldea osatzeko, urtebeterako gutxienez eta jarraitzeko aukerarekin.
GARATU BEHARREKO LANAK
- Soziolinguistikako ikerketa proiektuak diseinatu, gauzatu eta hedatu, batzuetan proiektu arduradun gisa eta beste batzuetan proiektuko kide modura.
- Partzialki telelanean jarduteko aukera dago.
EZAUGARRIAK
- Euskaraz eta ingelesez komunikatzeko gaitasun ona.
- Doktoretza tesia bukatua edo bukatzear izatea hobetsiko da.
- Soziolinguistikaren arloko ezagutza aurreratua.
- Soziolinguistikarekin zerikusia duten ikerketetan eskarmentua.
- Ikerketa metodologia kuantitatibo zein kualitatiboak ezagutzea.
- Proiektuak eta lan taldeak kudeatzeko gaitasuna.
IZENA EMATEKO
2021eko apirilaren 11 baino lehen
Kurrikuluma bidali helbide honetara: kluster@soziolinguistika.eus
INFORMAZIO GEHIAGO:
943 592 556