Lan eskaintza: ikerlari/teknikaria

Soziolinguistika Klusterrak pertsona bat behar du bere lan taldea osatzeko, urtebeterako gutxienez eta jarraitzeko aukerarekin.

GARATU BEHARREKO LANAK

  • Soziolinguistikako ikerketa proiektuak diseinatu, gauzatu eta hedatu, batzuetan proiektu arduradun gisa eta beste batzuetan proiektuko kide modura.
  • Partzialki telelanean jarduteko aukera dago.

EZAUGARRIAK

  • Euskaraz eta ingelesez komunikatzeko gaitasun ona.
  • Doktoretza tesia bukatua edo bukatzear izatea hobetsiko da.
  • Soziolinguistikaren arloko ezagutza aurreratua.
  • Soziolinguistikarekin zerikusia duten ikerketetan eskarmentua.
  • Ikerketa metodologia kuantitatibo zein kualitatiboak ezagutzea.
  • Proiektuak eta lan taldeak kudeatzeko gaitasuna.

IZENA EMATEKO

2021eko apirilaren 11 baino lehen
Kurrikuluma bidali helbide honetara: kluster@soziolinguistika.eus

INFORMAZIO GEHIAGO:

943 592 556

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN

Menua