This section is only available in Basque See it

Zuzendaritza Batzordeak UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean egin du bilera

2010. urtetik Euskal Herriko Unibertsitatea eta Soziolinguistika Klusterra estrategia komunen garapenerako hainbat lankidetza proiektutan ari dira eskuz-esku.

2017an, Euskal Herriko Unibertsitatearen “Aktibatu” estrategiaren barruan, fakultateetako eremu ez-formaletako hizkuntzen erabilera neurtzeko proiektua abiatu zuten bi erakundeek. Horrez gain, 2019an euskal soziolinguistikaren arloko ikerlarien lana bultzatzeko eta ikerlari berriak eremu honetara biltzeko helburuarekin, 2008tik Klusterrak antolatzen zituen Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sariak elkarrekin antolatzen hasi ziren.

Bestalde, 2020ko uztailaren 15ean Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak UPV/EHU Soziolinguistika Klusterreko kide izatea onartu zuen eta ordundik Euskal Herriko Unibertsitateak Klusterreko zuzendaritza batzordean ordezkaritza dauka.

Soziolinguistika Klusterreko zuzendaritza batzordearen hilabeteroko bilera Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroan burutu da apirilaren 29an, eta aukera aprobetxatu nahi izan dute bi erakundeek euskal gizarteari soziolinguitikaren arloan duten elkarlan sendoaren berri emateko.

SLKren Zuzendaritzako eta EHUko kideak

Argazkia: UPV/EHU

SLKren Zuzendaritzako eta EHUko kideak

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN

Menu